Aparkalekuak

Gaur egun Bizkaiko Garraio Partzuergoarenak (BGP) diren gomendatutako hiru aparkaleku daude metro-linean zehar. Aparkaleku horiek estrategikoki ezarri dira, ibilgailua geltokian bertan aparkatu eta hiriguneetara garraio publiko bidez joan zaitezen, modu erraz eta erosoan.

Egungo trafiko arazoei eta ibilgailu pribatu bidez hiriguneetara joateak sortzen duen ingurumen arloko kostuei irtenbide egokia aurkitzea da horien helburua. Aparkalekuaketa garraio publikoakonbinatzen dituzten bidaiariek hobaridun tarifa ordaindu beharko dute, garapen iraunkorraren alde emandako laguntzaren trukean.

Baldintza orokorrak

Aparkalekuak Leioa, Etxebarri eta Ansioko (BEC) geltokietan daude. Hobaridun tarifa ordaindu ahal izateko, garraiobide publikoren bat erabili behar da (Creditrans operadoreak), eta geltokia itxi aurretik ibilgailua aparkalekutik atera. Metroaren ordutegia trinkoa denean (gau osoko garraio-zerbitzua), aparkalekuko egonaldiak ezingo ditu 24 ordu gainditu. Baldintza horietakoren bat bete ezean, tarifa orokorra aplikatuko da, hau da, 0,05 € minutuko Leioan eta Etxebarrin. BECeko aparkalekuak baldintza bereziak ditu.

Kokalekua

Hiru aparkaleku horietatik bi Leioa eta Etxebarri geltokien ondoan daude, eta Metro Bilbao S.A.k kudeatzen ditu bi-biak. Hirugarrena, Ansioko geltokitik gertu dagoena, Bilbao Exhibition Centre S.A.k kudeatzen du zuzenean, bertako aparkalekuan dagoen partzela-kopurua esanguratsua izanik.

Ordutegia

Metro-zerbitzua dabilen artean soilik erabili ahalko da aparkalekua; horrek esan nahi du, ordutegi horretatik kanpora ezingo dela ibilgailurik aparkatu ez eta erretiratu ere.

NEGUKO ORDUTEGIA Igandetik ostegunera Ostiraletan eta jai bezperetan Larunbatetan
Ireki 06:00 h 06:00 h 06:00 h
Itxi 23:30 h 02:30 Gau osoan irekita
UDAKO ORDUTEGIA Igandetik ostegunera Ostiraletan eta jai bezperetan Larunbatetan
Ireki 06:00 h 06:00 h 06:00 h
Itxi 23:30 h Gau osoan irekita Gau osoan irekita

Errotazioa

Aparkaleku horiek ez dute garajeen moduan funtzionatzen. Geltokia itxi aurretik ibilgailua aparkalekutik atera, eta Metroaren ordutegia trinkoa denean (gau osokogarraio-zerbitzua), aparkalekuko egonaldiak ezingo ditu 24 ordu gainditu. Baldintza horietakoren bat bete ezean, ezingo da hobaridun tarifaz baliatu; beraz, tarifa orokorra ordaindu beharko da, hau da, 0,05 € minutuko (BECeko aparkalekuak baldintza bereziak ditu).

Txartel baliodunak

Zerbitzu horretaz baliatzeko, Metro Bilbaoren edozein garraio-txartel erabili daiteke.

Creditrans bakarrarekin pertsona batek baino gehiagok bidaiatuz gero, gogoratu ibilgailu bakarra baino ezingo dela erretiratu.

Ordainbideak

Aparkalekua ordaintzeko, honako bideak erabili ahalko dira:

  • Creditrans Barik txartelean
  • Gizatrans Barik txartelean
  • Eskudirua
  • Kreditu nahiz zordunketa txartela

Aparkatzeko arau orokorrak

Ibilgailu guztiak modu egokian aparkatu behar dira, aparkalekuko seinaleak kontuan hartuta betiere. Arauren bat hautsiz gero, eta batez ere, minusbaliatuentzako erreserbaturiko plazaren bat okupatu edota gainontzeko ibilgailuak blokeatuz gero, udaltzaingoari deitu ahalko zaio, traba egiten ari den ibilgailua erretiratu dezan.

Ibilgailu bera zenbait egunez erretiratu gabe egonez gero, era berean, agintariei deitu ahalko zaie, bertan behera uzteagatiko salaketa jarri ostean ibilgailua erretiratu dezaten.

Tarifak

Aparkalekuetako tarifa-sistemak minutukako ordainketa-sistema aplikatzen du;hobaridun tarifen kasuan, halaber, zenbateko hori prezio berezi batean finkatuda.

Erabiltzaile bakoitzak ordaindu beharreko tarifa zuzenean lotuta egongoda aurretiaz erabilitako garraio publikoarekin, eta ordenantzan zehazturiko baldintzen betepenarekin.

Ibarbengoako aldirietako aparkalekuaren proiektua

Prospektua
Planak eta kokapena
Memoria