BAT txartela indarrean sartuko da Bizkaiko autobusetan, Bizkaiko Zubian, Artxandako Funikularrean eta Ereagako igogailuan

Datorren asteartetik aurrera, hilak 18, Arabako BAT txartela Bilbobusen, Bizkaibusen, Etxebarri Busean, Erandio Busean, Kbusean (Barakaldo), Lejoan Busean (Leioa), Sopelbusean (Sopela), Galdabusean (Galdakao), Bizkaiko Zubian, Artxandako Funikularrean eta Ereagako igogailuan ere egongo dela erabilgarri. Creditrans txanpon-tarifa aplikatuko da.

Horrela, Bizkaiko Garraio Partzuergoak (BGP) eta Euskotrenek, BATen kudeatzaileak, txartelaren elkarreragingarritasuna burutzen dute Metro Zerbitzuan (1, 2 eta 3 lineak), Euskotrenen, Bilboko Tranbian eta Larreinetako Funikularrean ezarri ondoren. Datorren asteartetik aurrera, bidaiariek Bizkaiko autobusetan (Bizkaibus, Bilbobus, Sopelbus, Etxebarri Bus, Erandio Busa, Kbus, Lejoan Busa, Galdabusa), Bizkaiko Zubian, Artxandako Funikularrean eta Ereagako igogailuan ere erabili ahal izango dute.

Horretarako, BGPk dagokion kontratuaren lizitazioa eta izapideak egin ditu, eta, BAT txartelaren elkarreragingarritasuna baimentzeko beharrezkoak diren garapen-lanak egin ditu.

Garraio berri horiek sartzea beste urrats bat da Bizkaiko garraioen elkarreragingarritasunean aurrera egiteko, bai eta dauden hiru garraio-txartelak -BAT, BARIK eta MUGI, bat lurralde bakoitzeko- Euskal garraio publikoaren sare osoan berdin erabili ahal izateko. Proiektu hori erakunde eta operadore askoren arteko lankidetzari esker burutu da.

2024-06-14