Bizkaiko 12 urtetik beherako 33.441 adingabek lurraldeko garraioetan doan bidaiatzeko barik pertsonalizatua daukate

Urtarrilaren 8tik joan den ostiralera arte, hau da, otsaileko azken egunera arte, 23.063 adingabek eskuratu dute txartela BGPren, Metro Bilbaoren, Bizkaibusen, EuskoTrenen edo Bilbobusen aurrez aurreko arreta emateko bulegoetan.

Guztira 12 urtetik beherako 33.441 adingabek dagoeneko badute beren barik txartel pertsonalizatua, lurraldeko garraio publikoetan doan bidaiatzeko aukera ematen diena, Bizkaiko Garraio Partzuergoak neurria onartu zuenetik lehen hilabetea bete denean.
Tarjetas de menores de 12 años.

Nahiz eta 12 urtetik beherakoentzako doakotasuna urtarrilaren 30ean jarri zen abian, lehen aurreikuspenei aurrea hartuta, erabiltzaileek urtarrilaren 8tik aurrera izapidetu zezaketen titulua. Egun horretatik joan den ostiralera arte, hau da, otsaileko azken egunera arte, 23.063 adingabek eskuratu dute titulua. Kopuru horri gehitu beharko litzaizkioke dagoeneko operatibo zeuden 12 urtetik beherakoen 10.378 titulu, beraz, 33.441 dira guztira.

Hamabi urtetik beherakoentzako barik txartel pertsonalizatua BGPren, Metro Bilbaoren, Bizkaibusen, EuskoTrenen edo Bilbobusen aurrez aurreko arreta emateko bulegoetan eskuratu daiteke. Txartela izapidetzeko, beharrezkoa izango da tutore batek adingabearen argazki bat eranstea NANarekin edo familia-liburuarekin batera.

Hilabete honetan, Termibuseko (BGP), Zazpi Kaleetako (Metro Bilbao) eta Ansioko bulegoetan izapidetu dira eskaera gehien, eta, ondoren, Areeta eta Zazpi Kaleetako (EuskoTren) bulegoetan.

12 urtetik beherakoen txartelak, 25-01-08tik 25-02-28ra egindakoak: 23.063

MB ZAZPIKALEAK BAB: 4.012
TERMIBUS BAB: 3.246
MB ANSIO BAB: 3.205
MB AREETA BAB: 2.887
ET ZAZPIKALEAK BAB. 2.532
BILBOBUS BAB. 1.783
PORTUGALETE BAB: 1.644
RENFE BAB : 1.307
ET DURANGO BAB: 1.170
ET GERNIKA BAB: 834
SODUPE BAB:: 251
EHU BAB: 192

Joan den urteko abenduaren 23an, Euskadiko Garraio Agintaritzaren bileran, Bizkaiko Foru Aldundia prest agertu zen neurria aurrera eramateko, eta, beraz, urtarrilaren 7an, Bizkaiko Garraio Partzuergoak Ezohiko eta Presazko Kontseilua egin zuen, erabakia hartu eta izapidetzeko.

Bost egunez jendaurrean jartzeko epea bete ondoren, eta legezko izapideak gainditu eta sistema teknikoak egokitu ondoren, azkenean doakotasuna eraginkorra izan zen urtarrilaren 30etik aurrera.

2025-03-03