Bizkaiko Garraio Partzuergoak prozedura hasi du %50eko deskontua aplikatzeko BARIK txartelarekin edo bonuekin egiten diren bidaietan

Bizkaiko Garraio Partzuergoaren (BPG) Kontseilu Nagusiak gaur bertan erabaki du, ezohiko bileran, bidaiarien garraio publikoko tarifei hobaria aplikatzeko prozedurari hasiera ematea. Neurri horrek urtebete iraungo du eta horri esker % 50eko deskontua aplikatuko da aldi baterako bonoekin ordaindutako bidaietan (Bidai 50, Bidai 70, Bidai Oro, Gazte 70 eta Gazte Oro) eta Barik txartelarekin (Creditans eta Gizatrans) ordaindutakoetan.

BGPren Kontseiluaren ezohiko bilera ahalik eta azkarren egin da, hain zuzen ere joan den ostegunean, abenduaren 28an, argitaratutako 8/2023 Errege Lege Dekretuaren edukia aztertu ostean, zeinak ezartzen baitu bidaiarien garraio publikoko prezioen murrizketa luzatu egingo dela.

Bidaia-txartelen prezioaren gaineko deskontua aplikatuko da behin BGPk aplikatu beharreko ordenamendu juridikoan ezarritako administrazio-izapideak beteko direnean. Horretarako, neurria jendaurrean jarriko da 30 egun baliodunez, BGPk herritarren alegazioak jaso ditzan.

Jendaurrean jartzeko izapide hori bete ostean, eta herritarrek aurkeztutako alegazioak ebatzi ondoren, BGPk berehala aplikatuko ditu deskontuak urtebetez, neurri hori indarrean jartzen denetik aurrera zenbatzen hasita. Deskontuak BGPk araututako prezio guztietan aplikatuko dira, bai eta Bidai eta Gazte aldi baterako bonoetan (garraio-operadorea edozein delarik ere) eta metroko 1, 2 eta 3 lineen Creditrans eta Gizatrans tarifetan ere.

Gogorarazi beharra dago BGPren Kontseilu Nagusiak abenduaren 26an egindako bileran zera onetsi zela: % 50eko aldi baterako deskontua aplikatzeko aldia (abenduaren 31n amaitzen zena) urtarrilaren 13ra arte luzatzea, bai eta bonuetan egiturazko % 20ko deskontua aplikatzea ere.

2024-01-04