Ekainaren 15ean irekiko da Ibarbengoako aldirietako aparkalekua

Guztira, 295 plaza izango ditu aparkalekuak eta ekarriko du Metro Bilbaoko geltokia ere irekitzea; zuzeneko sarbidea egongo da aparkalekutik geltokira. Metroak Getxon duen zazpigarren geltokia izango da Ibarbengoakoa. 2. zonako tarifa izango du.

Guztira, 295 plaza izango ditu aparkalekuak eta ekarriko du Metro Bilbaoko geltokia ere irekitzea; zuzeneko sarbidea egongo da aparkalekutik geltokira.

Metroak Getxon duen zazpigarren geltokia izango da Ibarbengoakoa. 2. zonako tarifa izango du.

Ekainaren 15ean, Getxoko Ibarbengoako aldirietako aparkalekua hasiko da funtzionatzen; horrek ekarriko du Metro Bilbaok izen bereko geltokia irekitzea. Geltokia metroaren 1. linearen barruan dago (Etxebarri-Plentzia).

Azpiegitura publiko hau Andra Mari auzoko geltoki bat da. Aparkalekuak, guztira, 295 plaza ditu, hiru solairutan (haietako bi lurpean); haietatik, 9 mugikortasun murriztuko pertsonentzat izango dira eta 5 zamalanak egiteko.

36 hilabete behar izan dira aparkalekuaren lanak eta sarbideak hobetzeko lanak egiteko, ETSk (Euskal Trenbide Sarea), euskadiko trenbide azpiegituren kudeaketaz arduratzen den erakundeak, egin ditu, eta guztira, 5.560.901 euroko kostua izan dute (Bizkaiko Garraio Partzuergoak finantzatuta). Metro Bilbaoren laugarren aldirietako aparkalekua izango da Ibarbengoakoa; beste hirurak Leioan, Etxebarrin, eta Bilbao Exhibition Centren (BEC) daude.

Instalazio berri hauen bidez, inguruetan bizi diren egoiliarrei erraztu nahi zaie garraio publikoaren erabilera; inguru horiek dentsitate txikikoak dira eta metroaren eragin-eremutik daude. Hala, erabiltzaileek aukera izango dute autoan bide txiki bat egiteko eta aurrezteko Bilboko geltokiraino dauden 16 kilometroak, bai eta goizetan La Avanzadan egunero egoten diren auto-pilaketak ere.

Ibarbengoako geltokiak izango duen maiztasuna 2. lineako altuena izango da; beraz, gainerako geltokiek baino abantaila gehiago izango ditu erabiltzaileak erakartzeko. Era honetan, konexio-aparkalekuen oinarrizko bi funtzio betetzen dira: mugikortasunari lotutako baliabideen kontsumoa gutxitzea eta auto-pilaketen ondorioak murriztea.

Ekainaren 15ean irekitzen denean, Ibarbengoako aparkalekua izango da Bizkaiko Garraio Partzuergoko lauren artean datu onena izango duena autoan eginiko distantziaren eta garraio publikoan eginiko distantziaren arteko harremanari dagokionez. Bestela esanda, irteera-puntutik helmugaraino, autoaren erabilera oso portzentaje txikia izango da metroaren erabileraren portzentajearen aldean.

Larunbata, 23 Maiatza, 2020