Garraio Partzuergoa Barik Mobile proiektu pilotuko parte-hartzaileak erakartzen hasi da

Bizkaiko Garraio Partzuergoak Barik Mobile proiektua merkaturatuko du datozen hilabeteetan. Horren bitartez, Barik txartela zure telefono mugikorrean bertan eraman ahal izango duzu. Hasiera batean, Gazte 70 edo Gazte Oro tituluen erabiltzaileei zuzenduko zaie. Titulu horiek, hain zuzen ere, metro-sisteman, Bizkaibusen, Euskotrenen, Euskotranen, Lejoan Busen eta Larreinetako funikularrean erabili ahal dira. Proiektu pilotuan parte hartu nahi izanez gero, irakurri parte hartzeko baldintzak eta eman izena otsailaren 17tik aurrera.

Bizkaiko Garraio Partzuergoak (BGP) Barik Mobile proiektua merkaturatuko du datozen hilabeteetan. Horren bitartez, Barik txartela zure telefono mugikorrean bertan eraman ahal izango duzu.

Teknologia berri hau hartzen duen proiektuaren konplexutasuna kontuan hartuta, beharrezkoa da aldez aurretik proba pilotu bat martxan jartzea. Hasiera batean, Gazte 70 edo Gazte Oro tituluen erabiltzaileei zuzenduko zaie. Titulu horiek, hain zuzen ere, metro-sisteman, Bizkaibusen, Euskotrenen, Euskotranen, Lejoan Busen eta Larreinetako funikularrean erabili ahal dira.

Proba pilotuari esker, ondorioak atera ahal izango dira Barik Mobile gainerako bidaiariei helarazteko; izan ere, Barik txartelaren abantaila eta deskontu guztiak eskuratu ahal izango dituzte beren telefonoa bakarrik erabiliz.

Parte hartzeko baldintzak honako hauek dira:

  • Barik Sistemako Gazte erabiltzailea izatea (26 urte baino gutxiago edukitzea eta Bizkaian erroldatuta egotea), bai eta normalean Gazte 70 edo Gazte Oro tituluekin bidaiatzea ere.
  • Honako hau duen telefono mugikor bat edukitzea: NFC teknologia eta Android 8.0 sistema eragilea edo hori baino berriago bat.
  • Proba pilotuan parte hartzeko eskaera egitea. BGP arduratuko da parte hartzea onartzeaz, baldintzak betetzen direla egiaztatu eta gero.

Proiektu pilotuan parte hartu nahi izanez gero, irakurri parte hartzeko baldintzak eta eman izena otsailaren 17a baino lehen.

Zozketa bat egingo da parte-hartzaileen artean, eta hiru hilabetez garraio publikoa doan erabiltzeko saria banatuko da.

Astelehena, 15 Otsaila, 2021