GBPk eta Moovit-ek bat egin dute garraio publiko multimodalaren erabilera sustatzeko Bizkaian

CTB

Moovit eta BGP lankidetzan aritu dira Bizkaiko erabiltzaileei informazio zehatza emateko garraio publikoan bidaiatzeko eskura dituzten moduei buruz. Autobusa, metroa, aldiriko trena nahiz tranbia hartu nahi duten herritarrek aplikazio bakar batean izango dute erabilgarri, ibilbideak modu erraz eta erosoan planifikatzeko behar duten informazio guztia. Moovit aplikazioa doakoa da eta garraio publikoko erabiltzaile guztiek erabil dezakete iOS, Android eta Web bidez. BGPren informazio ofiziala bateratzen du, Bizkaian erabilgarri dauden mugikortasun-aukera guztiak aztertu eta bidaia bakoitza egiteko ibilbiderik onena zein den kalkulatzeko.

BGPk jakitera eman du Moovit-ekin, MaaS (Mobility as a Service) plataforman aitzindaria den enpresarekin, duen lankidetza. Aplikazio hori munduko liderra da garraio publikoaren arloan. Era horretan, autobusa, metroa, aldiriko trena nahiz tranbia hartu nahi duten herritarrek aplikazio bakar batean izango dute erabilgarri Bilbo nahiz Bizkaia osoan zehar ibilbideak modu erraz eta erosoan planifikatzeko behar duten informazio guztia.

Moovit aplikazioa doakoa da eta garraio publikoko erabiltzaile guztiek erabil dezakete iOS, Android eta Web bidez. BGPren informazio ofiziala bateratzen du, Bizkaian erabilgarri dauden mugikortasun-aukera guztiak aztertu eta bidaia bakoitza egiteko ibilbiderik onena zein den kalkulatzeko.

Moovitek helduerari buruzko informazioa ematen die erabiltzaileei, zehatz-mehatz jakin dezaten autobusa edo trena zer ordutan irtengo den. Horrez gain, bidaia osoan zehar argibideak ematen ditu, pausuz pausu, erabiltzaileak jakinarazpenen bidez noiz jaitsi behar den jakin dezan. Horrez gain, linea eta geltoki gogokoenak hautatzeko aukera ematen du, baita zerbitzuaren egoeraren inguruko jakinarazpenak jasotzeko aukera ere; horrela, erabiltzaileak aurrea hartu diezaieke ezustekoei, grebei edo atzerapenei, besteak beste. Gainera, Barik txartela kargatzeko puntuak eta Bizkaiko garraio-sare publikoko Bezeroei Arreta emateko Bulegoak non dauden adierazten du.
Moovit-ek ikusmen-desgaitasunen bat duten erabiltzaileentzako funtzioak barne hartzen ditu, baita mugitzeko laguntza osagarria behar dutenentzako ere.

Urtero 172 milioi bidaia baino gehiago egiten dira Bizkaiko garraio-sarean. Orain, lankidetza honi esker, bizkaitarrek modu errazagoan antolatu ahalko dituzte euren bidaiak, Bizkaiko garraiobide guztiak baliatuz: metroa, autobusak, trena, tranbia eta abar.

Mundu osoan 350 milioi erabiltzaile baino gehiago ditu Moovit aplikazioak, horrenbestez, mugikortasuneko aplikazio ospetsuena da. 45 hizkuntzatan dago erabilgarri, jendeak mundu osoan errazago bidaiatzeko aukera izan dezan. Hain zuzen ere, aplikazio hau euskaraz egongo da erabilgarri, Moovit-ek eta BGPk elkarrekin egin duten lanari esker.

"Moovit-en eta BGPren arteko lankidetzari esker, Bizkaiak bat egin du Mooviten zerbitzua dagoeneko jasotzen duten 90 herrialdetako 2.700 hirirekin", adierazi du Jon Lorenzok, Moovit enpresako Espainia eta Portugalgo Merkataritza zuzendariak. “Moovit Estatuko 55 hiri baino gehiagotan dago erabilgarri eta atsegin handiz zabalduko dugu gure zerbitzua Bizkaira, horrela, garraio publikoaren erabilera hobetzeko eta sustatzeko”.

Gorka Ugalde BGPko zuzendari nagusiak Moovit eta BGPren arteko lankidetzak duen garrantzia azpimarratu du: “BGPren eta Moovit-en arteko kolaborazioak argi uzten du lankidetza publiko-pribatuak gizarteri dakarkion onura. Horri esker, Bizkaitarrek Bizkaiko garraioaren berezitasunei egokitutako tresna global bat izango dute eskura, gainera, erabiltzaileek nahiago duten hizkuntzan kontsultatu ahalko dituzte euren lekualdaketak eta Barik txartelari eta lurraldeko garraio publikoari lotutako bestelako alderdi interesgarriak”.

Erabiltzaileek MOOVIT aplikazioa deskargatu dezakete Google Play Store-ren bidez. Horrez gain, NFC Barik aplikazioaren eta BGPren webgunearen bidez ere sar daitezke aplikazioan.

Osteguna, 21 Martxoa, 2019