Iraungitako txartelen saldoak eskualdatzeko graziazko denbora 4 hilabetetik 6ra luzatzea eta aldi baterako tituluen zenbatekoak itzultzeari buruz

Koronabirusaren krisiaren ondorioz, eta 2020ko azaroaren 10era arte, iraungitako txartelen saldoa eskualdatzeko graziazko denbora 4 hilabetetik 6 hilabetera luzatzen da, Bizkaiko Garraio Publikoaren Bulegoak itxita egon diren ia bi hilabeteko tartean, kalterik ez egiteko graziazko denbora barruan egon diren Barik txartel guztiei Bestalde, BGPk Covid-19aren krisia dela-eta Barik txartelean aldi baterako tituluen zenbatekoak itzultzeari buruz hartutako salbuespenezko neurriak ez zaizkie aplikatuko gaur maiatzaren 11tik aurrera eskuratutako aldi baterako tituluei.

Koronabirusaren krisiaren ondorioz, eta 2020ko azaroaren 10era arte, iraungitako txartelen saldoa eskualdatzeko graziazko denbora 4 hilabetetik 6 hilabetera luzatzen da, Bizkaiko Garraio Publikoaren Bulegoak itxita egon diren ia bi hilabeteko tartean, kalterik ez egiteko graziazko denbora barruan egon diren Barik txartel guztiei

Bestalde, BGPk Covid-19aren krisia dela-eta Barik txartelean aldi baterako tituluen zenbatekoak itzultzeari buruz hartutako salbuespenezko neurriak ez zaizkie aplikatuko gaur maiatzaren 11tik aurrera eskuratutako aldi baterako tituluei.

Astelehena, 11 Maiatza, 2020