Ponentziak

Ponentziak ez dira Partzuergoaren egiturako unitate organikoak, Kontseilu Nagusiari eta Batzorde Betearazleari laguntzeko tresna funtzionalak baizik. Eratu, aldatu eta deuseztatzen dira Kontseiluak erabakitakoaren arabera eta dauden beharrizanak aintzat hartu eta gero.

Bizkaiko Garraio Partzuergoko Kontseilu Nagusiak 1976ko abenduaren 28an egindako bilkuran erabaki zuen bere eskumeneko gaiak aztertzeko hiru ponentzi eratzea, baldin eta garrantzizkoak izanik aldez aurretik aztertu beharreko gaiak direnean.

Ondoren, Planifikaziorako eta Metroa abian jartzeko Ponentzia eratu da.