Tarifen koordinazioa

CTB

Bidaiarien garraio publikoa koordinatzeko jarduketei ekiteko esparru akordioa, eusko jaurlaritzaren, bizkaiko foru aldundiaren, bilboko udalaren eta bizkaiko garraio partzuergoaren artekoa.

ADIERAZI DUTE

Bilboko Metroa abian jarri denetik, Bizkaiko bidaiarien garraio publikoko zerbitzua aldatu egin da eta zerbitzuak antolatzeko eta bateratzeko aukera dago. Bestalde, Bilbobus eta Bizkaibusi esker gaur egun dagoen errepide eskaintzan lortutako kalitate maila eredu izango da aurrerantzean zerbitzua hedatzen denerako. Azkenik, kontuan hartu beharra dago EuskoTren egiten ari den estrategia plana, negozioa jarduketak egiteko. Modu horretara, ustiapena finantzatzeko erabilitako baliabidei esker, azpiegitura berrietarako behar den inbertsio maila bermatzeko.

Garraio publikoa indartzeko beharrezkoa da tarifa arloan koordinazio printzipioa bermatzea eta dauden tarifa sistemak koordinaziorantz hurbiltzea garraio zerbitzuen erabiltzaileei onurak dakarzkien jarduketen bidez. Koordinazio hori bat etorri behar da bidaiarien garraio publikoko titulu eta tarifa arloan dauden joerekin.

Hori guztia dela eta, zerbitzuari eta erabilitako finantza baliabideei dagokienez, eraginkortasuna eta eragimena lortzeko, eta etorkizuneko jarduketa koordinatuen aurreko pauso gisa, esku hartu duten Administrazioek:

ERABAKI DUTE

garatzeko erabakigarria izango baita. Egoera berri horrek aukera ematen du sistema orokorrerako nahi den eragimen maila mantentzea posible egiten duten berehalako

LEHENENGOA.- TARIFEN KOORDINAZIOA

  1. Esparru hau koordinatzen hasteko, operadore guztiontzako kreditu txartela edo aurretiaz ordaintzeko txartela ezarriko da. Operadore bakoitzak bere tarifa sistema mantenduko du (tituluak, guneak eta tarifak) eta txartel hau balidatze-elementuetan erabiltzeko aukera emango du. Txartelari CREDITRANS izena emango zaio. CREDITRANSi esker linea batetik beste batera aldatzean gutxiago ordaindu beharko da. Operadore guztietan aipatutako titulua erabiltzeko aukera dagoenean jarriko da abian. Bitarteko aldian eta aipatutako egoerara iritsi arte, erabiltzaileek zehaztutako zerbitzu guztietan balidatu beharko dituzte txartelak. Era berean, aldi horretan batera egongo dira titulu berria eta horrek ordezkatuko dituen indarreko tituluak.
    Linea aldatzean gutxiago ordaintzea dakarren CREDITRANSa martxan jarriko da izaera teknikoko arazoak konpontzeko behar den gutxieneko denboran.
  2. Bizkaiko Garraio Partzuergoak kudeatu eta jaulkiko du titulua modu zentralizatuan, eta operadoreen artean banatuko du. Prozesu hau martxan jarriko da baldin eta egindako programa-kontratuekin bat badator, aldeak ados badaude eta ez badu ekartzen operadoreei diru gehiago ordaindu behar izatea.
  3. Erakunde interesdunek -Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak- baita horietako bakoitzeko Kontu Hartzailetza Sailek une orotan kontrolatu eta sendetsi ahal izango dute Garraio Partzuergoak egindako kudeaketa. Horretarako, erakundeek Batzorde edo Ponentzia bat eratuko dute Partzuergoaren baitan batera jardun ahal izateko. Garraioa Koordinatzeko eta Kontrolatzeko Batzordea izena emango zaio.
  4. Akordio hau sinatzen denetik balidatze-sistemak berraztertuko dira, operadoreek arlo honetan dituzten beharrizanak zehaztuko dira, eta kontratatu eta egokitu egingo dira CREDITRANSa erabili ahal izateko.
  5. Sustapen Ministerioaren menpe dauden operadoreak koordinatzeko, horien zerbitzuetan CREDITRANSa ezartzeko behar diren akordioak sinatuko dira, eta horrekin batera, Estatuarekiko harremanetan zehaztutako betebehar eta helburuak bete ahal izango dituzte.
  6. Bizkaiko Garraio Partzuergoak titulu berria abian jartzeko beharrezkoak diren akordioak sinatuko ditu operadoreekin, agiri honetan eta Koordinazio Batzordean aldez aurretik egindako lanean ezarritakoarekin bat etorriz. Horretarako, erakundeek ahalmena emango diete garraio operadoreei beharrezkoak diren akordioak Partzuergoarekin izenpetzeko.

BIGARRENA.- OPERADOREEKIN NEGOZIATZEA

Akordio hau sinatzen denetik, Tarifak Koordinatzeko Batzordeari (Bilboko Udaleko Zirkulazio eta Garraio zinegotzi ordezkariak, Bizkaiko Foru Aldundiko Garraio zuzendariak, Eusko Jaurlaritzako Garraio zuzendariak, Bizkaiko Garraio Partzuergoko zuzendari kudeatzaileak eta horiek izendatutako pertsonek osatzen dute) ahalmena ematen zaio operadoreekin batera CREDITRANSa abian jartzeari dagozkion planak egin, aurkeztu eta negoziatzeko.

Erabaki hau hartu eta astebeteko epean, bere edukia jakinaraziko zaie operadoreei.

HIRUGARRENA.- FINANTZA ESPARRUA JARDUKETAK BURUTZEKO ALDIAN

  1. Aipatutako jarduketak zehazten eta burutzen diren denbora tartean, ukitutako administrazio bakoitzak finantzatuko ditu ustiapenaren eta inbertsioaren ondoriozko defizitak, beren eskumenen esparruan eta programa-kontratuekin bat etorriz.
  2. Era berean, tarifak koordinatzeko operadoreetan egin beharreko inbertsioak honela finantzatuko dira: TCSA BILBOBUSekoak, Bilboko udalak hartuko ditu bere gain; BIZKAIBUSekoak, Bizkaiko Foru Aldundiak; EuskoTrenekoak, Eusko Jaurlaritzak; eta Metro Bilbaokoak, Bizkaiko Garraio Partzuergoak gaur egun aplikatutako ehuneko finantzarioekin bat etorriz: %50 Eusko Jaurlaritzak eta %50 Bizkaiko Foru Aldundiak.
  3. Partzuergoak CREDITRANSa kudeatzearen ondorioz lortutako emaitza ekonomikoa erakunde partehartzaileei edo horiek izendatutako operadoreei egotziko zaizkie euren eskumenen esparruan ziurtatutako baliozko balidazioen arabera. Emaitza hori positiboa zein negatiboa izan daiteke, jarduerari dagozkion kostu eta sarreren arabera. Egotziko diren kostuak izango dira tituluak erosteari edota beharrezkoak diren kanpo zerbitzuei dagozkienak. Sarrerak izango dira saldoaren kudeaketa finantzarioari, tituluaren baliozkotasun epearen kontrolari eta tituluan agertutako publizitateari dagozkionak. Jarduera martxan jartzeko beharrezkoa den inbertsioa lehen ekitaldiko emaitzari aplikatuko zaio eta erakunde edo operadoreei egotziko zaie aipatutako balidazio kopuruaren irizpidearekin bat etorriz.

Eta beren adostasuna frogatzeko Esparru Akordio hau sinatzen dute Bilbon, mila bederatzi ehun eta laurogeita hamazazpiko ekainaren hamaikan.

Jose Antonio Maturana
Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herrilan sailburua
Josu Bergara
Bizkaiko diputatu nagusia eta Bizkaiko Garraio Partzuergoko lehendakaria
Josu Ortuondo
Bilboko Udaleko alkatea
Carlos García Cañibano
Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herrilan sailburuordea
Martín Martínez
Bizkaiko Foru Aldundiko Garraio diputatua
Pedro Barreiro
Bilboko Udaleko zinegotzia
Eukeni Larrondo
Bizkaiko Garraio Partzuergoko kudeatzailea