CTB-ek informatzen du

Bizkaiko garraio publikoa egokitu egin zaio urtarrilaren 28ko 1/2025 Errege Lege Dekretuaren indarraldiari, hain zuzen ere, hamalau urtetik beherako erabiltzaileentzako doakotasuna ezartzen duenari. Neurria uztailaren 1etik aurrera aplikatuko da, eta urte naturalean hamabost urte bete ez dituzten pertsona guztientzat izango da onuragarria.
BGPk LGBTI+ puntu seguruen euskal sarean parte hartu nahi izan du. LGTBI+ kolektiboaren eskubideekiko eta LGBTIfobiarik gabeko auzoak eta udalerriak eraikitzeko konpromisoa erakusten duten antolakundeek, erakundeek eta enpresek sortu dituzte sare hori.
UEFA Europa Leagueko azken partida dela eta, eta segurtasun arrazoiengatik, datorren asteazkenean, maiatzak 21, BGPren Bilbo Intermodaleko Bezeroaren Arretarako Bulegoa, San Mamesen, 15:00etan itxiko da.