BGP 4 urtetik 7 urtera luzatu du Barik txartel guztien iraungitze-epea

Dagoeneko erabiltzen ari diren txartelen baliozkotasun epea luzatu ahal izango da, erabiltzaileentzako kosturik gabe, Metro Bilbaoko geltokietan, txartelak saltzeko eta kargatzeko makina automatikoetan, uztailaren 13tik hasita (astelehena). Egun horretatik aurrera erosten diren txartel berriek 7 urteko iraungitze-epea izango dute.

Bizkaiko Garraio Partzuergoak (BGP) erabaki du iraungitze-epea 3 urtez luzatzea Barik txartel guztiei, bai orain zirkulazioan daudenei bai uztailaren 13tik aurrera (astelehena) erosten direnei.

BGPk egindako azterketa teknikoetan egiaztatu denez, Barik txartelak daukan txip integratua, aitzindaria eta berritzailea inguruneko beste operadore batzuek erabiltzen dutenaren aldean, lau urte igaro eta gero ezin hobeto funtzionatzen ari da. Horrek erabilera epea luzatzeko erabakia hartzeko aukera eman dio erakundeari.

Orain erabiltzen ari diren txartelen iraungitze-epea luzatzeko, erabiltzaileek nahikoa izango dute Metro Bilbaoko edozein geltokira joan eta txartelak saldu eta kargatzeko makina automatiko batean epea luzatzea. Txartela erabiltzeko azken eguna modu automatikoan aldatuko da, erabiltzailearentzako kosturik gabe. Egin beharreko tramite hori edonoiz egin daiteke, uztailaren 13tik aurrera, baina betiere Barik txartela bere oraingo iraungitze-datara heldu baino lehen.

2015-07-02