BGPk Bilboko Metroaren Aginte-Mahaiko pantailak aldatuko ditu

BGPren kontseiluak, Bilboko Metroaren Aginte-Mahai Nagusiko pantaila-sistema berritzeko kontratazio-espedientea onetsi du.
Eta onetsi dituen gaien artean, azpimarratzeko modukoak dira Urdulizko trenbide-pasagunea ezabatzeko lanak eten barik jarraitzeko egingo diren hiru jarduketa.

BGPren kontseilua Bilbon batzartu da gaur eguerdian. Bilera horretan, Bilboko Metroaren Aginte-Mahai Nagusiko pantaila-sistema berritzeko kontratazio-espedientea onetsi du, hiri inguruko trenaren "garuntzat" jotzen den osagaia epez epe modernizatzeko egitasmoari doakionez. 50na hazbeteko 18 moduluk osatzen duten "videowall"a hornitzeko lehiaketa aterako du BGPk, eta horien irteerako prezioa 259.545 eurokoa izango da (BEZ barne).
BGPren organo erabakitzaileak gaur onetsi dituen gaien artean, azpimarratzeko modukoak dira Urdulizko trenbide-pasagunea ezabatzeko lanak eten barik jarraitzeko egindo diren hiru jarduketa.

2015-04-21