BARIK TXARTELAREN ERABILERA BIZKAITIK KANPO
Non erabil daiteke Barik txartela Bizkaitik kanpo?
Bizkaiko lurraldetik kanpo, Barik txartelarekin bidaia daiteke:
- Euskotreneko Bilbo-Donostia-Hendaia linea orokorrean
- Gasteizko tranbian.
- Gazteizko hiri-autobusen línea guztietan.
- Alavabuseko eta eskualdeko garraioko lineetan.
- DBUSen lineetan (Donostia-San Sebastian).
- Bilbao Vitoria-Gasteiz linean (La Unión).
- Lurraldebus lineetan (Autobusetan bakarrik ordaindu ahal izango da)
Zein Barik txartel erabil daitezke?
Barik txartel guztiekin bidaia daiteke: izenik gabeko txartelarekin (gehienez, 10 pertsona) eta txartel pertsonalizatuarekin (Barik Kide eta Barik Giza).
Barik txartelaren zer titulurekin bidaia daiteke?
Barik txartel guztien diru-txartelarekin bidaia daiteke: Creditrans eta Gizatrans, betiere, modu bakoitzean eskatutako gutxieneko saldoa badago.
Zer tarifa ezartzen zaie Barik txartelarekin Euskotreneko linea orokorrean egindako bidaiei?
Bizkaia (Debaraino) barruan egindako bidaietan, bidaia bakoitzean Barik txartelerako finkatutako tarifak ezarriko dira.
Gipuzkoa barruan egindako bidaietan (Debatik aurrera), ibilbide horri dagozkion 1-20 arteko bidaietarako Mugi tarifak ezarriko dira.
Bizkaia-Gipuzkoa bidaietan (lurralde barrukoetan) ibilbide horri dagozkion Euskotrenen lurralde barruko bidaietarako tarifak ezarriko dira.
Barik txartela duten bidaiarien artean, bai Gipuzkoako bidaietan, bai lurralde barruko bidaietan, soilik familia ugariaren FU20 edo FU50 profila duenari aitortuko zaio hobaria. Ez da beste profilik aitortuko.
Zer tarifa ezartzen zaie Barik txartelarekin Araban egiten diren bidaiei?
Barik txartel guztietarako tarifak Bat txartel orokorra diru-zorroaren tarifa berberak izango dira beti..
Familia ugariaren FU20 edo FU50 profilei baino ez zaizkie hobariak dituzten tarifak aplikatuko.
Zer tarifa ezartzen zaie Barik txartelarekin DBUSen eta Lurradelbusen lineetan egindako bidaiei?
1-20 arteko bidaietarako Mugi tarifak ezarriko dira.
Familia ugariaren FU20 edo FU50 profilei baino ez zaizkie hobariak dituzten tarifak aplikatuko.
Zein dira Barik txartelaren erabilera-baldintzak Euskotreneko linea orokorrean?
Euskotreneko linea orokorrean Barik txartel guztien diru-txartelekin bidaia daiteke: Creditrans eta Gizatrans, betiere, Euskotrenek galdegindako gutxieneko saldoa badago.
Barik txarteletan ez da apurkako deskonturik ezarriko, ez eta garraio-aldaketagatik ere, lurralde barruko bidaian edo Gipuzkoan bidaia osoan.
Barik, nola Barik Kide hala Barik Giza, sarreran edo irteeran balidatzen ez bada, Euskotrenek, gero kobratuko du zehaztutako zenbatekoarengatik erregularizazioa.
Barik txartel batek blokeatze-ekintzaren bat egiteke izanez gero, linea orokorrean balidatzeko orduan blokeatuko da, erabiltzaileari bidaiatzea galaraziz.
Zein dira Barik txartelaren erabilera baldintzak Gasteizko tranbian?
Bidaiatzeko, tranbiak finkatutako gutxieneko saldoa eskatuko da.
Barik txartelei Araban ez zaie ezarriko deskonturik garraio-aldaketagatik.
Gasteizko tranbiak Barik txartelek egiteke duten edozein erregularizazio kobratuko du.
Barik txartel batek blokeatze-ekintzaren bat egiteke izanez gero, Gasteizko tranbian balidatzen saiatzerakoan blokeatuko da, erabiltzaileari bidaiatzea galaraziz.
Non karga daitezke Barik txartelak Bizkaitik kanpo?
Barik txartelak Euskotreneko linea orokor osoan dauden kargatzeko makinetan kargatu ahal izango dira.
Zer arreta mota eskaintzen zaio Barik txartelaren erabiltzaileari Bizkaitik kanpo?
Euskotreneko linea orokorrean, erabiltzaileak kontsulta eta oinarrizko inprimaketa zein xehatua egin ahal izango ditu. Beste arreta motarik nahi izanez gero, erabiltzaileak Bizkaiko Arretarako Bulegoetara jo beharko du.
BAT ETA MUGI TXARTELEN ERABILERA BIZKAIAN
EAEko beste lurralde batzuetako zer txartel erabil daiteke Bizkaian?
Metro Bilbaon, Euskotrenen, Bilboko tranbian, Bizkaibusen, Bilbobusen, Etxebarri Busean, Kbusean (Barakaldo), Lejoan Busean (Leioa), Erandio Busean, Galdabusean (Galdakao), Sopelbusean (Sopela), Bizkaiko Zubian, Artxandako Funikularrean eta Larreinetako funikularrean EAEko beste lurralde batzuetako txartel hauek erabil daitezke:
- Bat Orokorra (izenik gabekoa –gehienez, 10 pertsona- eta pertsonalizatua).
- Bat Berezi.
- Mugi txartel guztiak.
Bat eta Mugi txartelen zer titulurekin bidaia daiteke?
Bidaia daiteke Bat eta Mugi txartel guztien diru-txartelarekin, betiere, bidaiatzeko galdegindako gutxieneko saldoa badago modu horietan.
Non erabil daite Bat eta Mugi txartelek Metro Bilbaon?
Metro Bilbaoko 1. eta 2. lineetan erabil daitezke.
Bat eta Mugi txartelekin ez da hobaririk egingo aparkalekuetan.
Bat eta Mugi txartelak Metro Bilbaoko Mallonako Igogailuan ere erabil daiteke, baina aparte ordaindutako bidaia izango da.
Zer tarifa ezartzen da Bat eta Mugi txartelekin egindako bidaietan?
Bat eta Mugi txartel guztietarako tarifak modu bakoitzean egin beharreko ibilbiderako indarrean diren Creditrans-eko tarifa berdinak izango dira, kontuan hartuz familia ugariko profila, hala badagokio.
Zein dira Bat eta Mugi txartelaren erabilera-baldintzak Bizkaian?
Familia ugarien FU20 edo FU50 profilei baino ez zaizkie tarifetan hobariak aplikatuko. Bat eta Mugi txartelek izan dezaketen beste profilei ez zaie tarifan hobaririk aplikatuko.
Garraio-aldaketagatik ez da deskonturik ezarriko Bat eta Mugi txartelekin Bizkaian egindako bidaietan.
Mugi txartelei ez zaie deskontu progresiborik aplikatuko Bizkaian erabiltzen direnean.
Bat eta Mugi txartelek egiteke duten edozein erregularizazio kobratuko da.
Bat eta Mugi txartela sarreran edo irteeran ez balioztatzekotan, erregularizazio bat kobratuko da geroago erabiltzen den garraiobidean, hasieran erabilitako moduan jarritako zenbatekoaz.
Bat eta Mugi txartel batek blokeatze- ekintzaren bat egiteke izanez gero, balidatzen saiatzerakoan blokeatuko da, erabiltzaileari bidaiatzea galaraziz.
Non karga daitezke Bat eta Mugi txartelak Bizkaian?
Bat eta Mugi txartelak Bizkaian Kutxabankeko kutxazainetan eta Euskotreneko linea orokorreko kargatze-makinetan kargatu ahalko dira.
Zer arreta mota eskaintzen zaio Bat eta Mugi txartelen erabiltzaileari Bizkaian?
Erabiltzaileak Euskotreneko linea orokorrean kontsulta eta oinarrizko inprimaketa zein xehatua egiteko aukera izango du.
Halaber, Metro Bilbaoko birkarga makinetan kontsultak (oinarrizkoa zein xehatua) egin eta inprimatzeko aukera izango du erabiltzaileak.
Metro Bilbaoko makinek gaur egungo hizkuntza-aukera bera eskainiko diete Bat eta Mugi txarteleko erabiltzaileei.
Beste arreta motarik nahi izanez gero, erabiltzaileak txartela jaulkitzen duen Lurraldeko Arretarako Bulegoetara jo beharko du.
Bilboko tranbian eta Larreinetako funikularrean ezin da egin, ez kontsultarik, eza oinarrizko inprimaketarik zein inprimaketa xehaturik.














