garraio publiko

Bizkaiko Garraio Partzuegoa Eratzeko Legeak aurreikusi egiten du Bizkaiko garraio publikoa kudeatzeko eskumenak jasotzeko aukera metroa martxan jarri ondoren.

1997ko ekainean sinatutako Esparru Akordioak Partzuergoari eskumenak ematen dizkiote tarifak koordinatzeko eta garraio publikoa berrantolatzeko.

Eta ondorioz, honako hauek dira Garraio Partzuergoak egiten dituen funtzioak:

  • Bizkaiko garraio publikoa modu mailakatuan berrantolatzeko neurriak hartzen ditu zenbait erakunde eta operadorekin modu koordinatuan. Horien adibide dira: Creditrans bidaitxartel bakarra, Giztrans, gune komunak ezartzeko nahia eta tarifa politikako hainbat neurri.
  • Creditrans eta Gizatrans bidaitxartelak diseinatu eta koordinatzeaz arduratzen da, baita horiek jaulki eta kudeatzeaz ere.
  • Ikerketa eta azterlanak egiten ditu, hola nola, bidaiarien garraio publikoari buruzko urteko txostenak eta Bizkaiko Mugikortasunari buruzko Azterketak, 1997 eta 2002 (Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean).