Esparru akordioak

1997ko ekainaren 11n, bi Hitzarmen sinatu ziren Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia, Getxoko Udala eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren artean.

Akordio horietako bat bidaiarien garraio publikoan tarifak koordinatzeko jarduketei ekiteko sinatu zen. Gainera, akordioak oraingo tarifa sistemen koordinaziorantz jotzeko beharra nabarmentzen du, horretarako, jarduketa konkretuei helduz. Jarduketa horiek bermatu behar dute tarifetan gutxieneko koordinazio bat egotea eta garraio zerbitzuen erabiltzaileek onura ateratzea.

Beste akordioa bidaiarien garraio publikoa berrantolatzeko jarduketei ekiteko sinatu zen. Hartara, garraio publikoa indartzeko lehen pausoa eman nahi da. Ahalegin bat da eskaintzaren arrazionaltasun integral batera iristeko eta garraiobide ezberdinen artean dauden bikoiztasunak saihesteko.