Ohiko galderak

BARIK TXARTELA ETA HAREN SISTEMA

Zer da Barik txartela? Zein abantaila ditu?

Kontakturik gabeko txipa duen txartela da, Bizkaiko garraio publiko modu guztietan bidaiatzeko. Abantaila ugari ditu:
  • Azkarrragoa da: bidaia balidatzeko, nahikoa izango da txartela irakurgailura hurbiltzea.
  • Erosoagoa da: txanpon-txartelean gehienez 90 euro kargatzeko eta txartel berean aldi baterako bidaia-txartel bat edukitzeko aukera ematen du. Barik txartelak bidaia bakoitzean komenigarriena den bidaia-txartel erabilgarria aplikatuko du
  • Seguruagoa da: txartel "pertsonalizatu" bat (datuekin eta argazkiarekin) edo "erregistratu" bat (soilik datuekin) lapurtzen badute edo galtzen bada, txartel berri batekin ordeztu ahal izango da eta blokeatu den unean zeuzkan saldoa eta bidaia-txartelak berreskuratu ahal izango dira.
  • Saldoaren indarraldia luzeagoa da: saldoak eta txartelak balio-epe berbera izango dute, hau da, gutxienez 4 urte (Gaur egun saltzen diren txartelak 7 urteko balio-epea dute).

Zenbat balio du Barik txartelak?

Barik txartelak 3 € balio du. Bidaiatzeko gutxienez 5 €-ko birkarga egin behar da.

Zenbat Barik txartela mota dago?

Txartel anonimoa:

  • Zuria da, inprimaturik ez da agertuko ez datu pertsonalik, ez argazkirik
  • Txanpon-txartelaren funtzioa dauka eta edonork erabili ahal izango du (beste norbaiti utzi ahal zaio).
  • BAB batean zure izenean erregistratu ahal da; hala, lapurtzen badizute edo galtzen baduzu, zure dirua berreskuratu ahal izango duzu.
  • Gehienez 10 lagunek bidaiatu ahal dute elkarrekin
  • Barik sarean lortu ahal da.

Txartel pertsonalizatua:

  • Titularraren argazkia eta datu pertsonalak dauzka; titular horrek soilik erabili ahal izango du bidaiatzeko (ezin zaio inori ere utzi).
  • BABetan lortu ahal da (BABekin lotura).
  • Hileko bidaia-txartelak eta baldintza bereziak eskuratzeko beharrezkoa da:
    • Familia Ugariaren profila, kategoria orokorrekoa (F20) eta berezikoa (F50), hurrenez hurren % 20ko eta % 50eko deskontuekin.
    • Bilbotrans profila, Bilboko Udalaren jabetzakoa.
    • Giza profila, 65 urtetik gorakoentzat, erabateko baliaezintasuna edo baliaezintasun handia duten pertsonentzat edo % 65 edo edo hortik gorako minusbaliotasuna duten pertsonentzat.
    • Gazte profila: Bizkaian erroldatuta dauden 26 urtetik beherako pertsonentzat.
  • Kide (zuria) edo Giza (gorria) izan daiteke, Giza profiletarako.

Nola eta non erosi dezaket Barik txartela?

Barik txartel anonimoa (argazkirik gabe) hemen erosi ahal da:

  • Metro Bilbaoko, Renfeko, EuskoTreneko, Tranbiako Atxuri geltokiko eta turismo bulegoko (plaza biribilan  1) autosalmentarako makinetan (MEAT eta miniMEAT).
  • Bizkaiko Zubiko, Artxandako Funikularreko eta Larreinetako Funikularreko instalazioetan.
  • Bilbobusen eta Bizkaibusen kabinetan.
  • Bizkaiko 450etik gora establezimendutan, estankoetan, kioskoetan eta bestelako merkataritzako lokaletan, Barik bereizgarria badute.

Barik txartel pertsonalizatua (argazkiduna) erosteko edozein Barik-eko bezeroentzako arreta bulego batera (BAB) joan behar zara:

  • Bilbon:
    • San Mames (Geltoki Intermodaleko GBPko bezeroentzako arretarako bulegoan)
    • Zazpikaleak/Casco Viejo (Metro Bilbaoren eta Euskotrenen bezeroentzako arretarako bulegoan)
    • Bilbobus (Bezeroentzako arretarako bulegoan))
    • Renfe (Bezeroentzako arretarako bulegoan)
  • Getxon:
    • Areeta (Metro Bilbaoren bezeroentzako arretarako bulegoan)
  • Barakaldon:
    • Ansio (Metro Bilbaoren bezeroentzako arretarako bulegoan)
  • Leioan:
    • UPV/EHU (Gizarte Eremua eraikinaren behean, Bizkaibusen bezeroentzako arretarako bulegoan)
  • Portugaleten:
    • Herritarren Arretarako Bulegoa (Bizkaibusen bezeroentzako arretarako bulegoan)
  • Sodupe:
    • Udal Bulegoak (Bizkaibusen bezeroentzako arretarako bulegoan)
  • Durangon:
    • EuskoTren (Geltokiko bezeroentzako arretarako bulegoan)
  • Gernikan:
    • EuskoTren (Geltoki Plaza)

Non erabil daiteke Barik txartela Bizkaian?

Barik txartela Bizkaiko garraio publiko guztietan bidaiatzeko erabili ahal da:

Trenbidea:

      • Metro Bilbao
      • EuskoTren
      • EuskoTran
      • Renfe (Barik Kide bakarrik)
      • Feve (Barik Kide bakarrik)

Autobusa:

      • Bizkaibus
      • Bilbobus
      • Etxebarri Bus
      • Erandio Bus
      • Kbus (Barakaldo)
      • Lejoan Busa (Leioa)
      • Sopelbus (Sopela)

Kable:

    • Bizkaiko Zubia
    • Ereaga igogailua
    • Artxandako Funikularra
    • Larreinetako Funikularra

Beste zerbitzu batzuk:

  • Leioako, Etxebarriko, Ibarbengoako eta BEC-ko aparkalekuak

Non erabil daiteke Barik txartela Bizkaitik kanpo?

Bizkaiko lurraldetik kanpo, Barik txartelarekin bidaia daiteke:
  • Euskotreneko Bilbo-Donostia-Hendaia linea orokorrean
  • Gasteizko tranbian.
  • Gazteizko hiri-autobusen línea guztietan.
  • Alavabus eta eskualdeko garraioko lineetan.
  • DBUSen lineetan, Donostia-San Sebastian.

Non birkarga daiteke?

Metro Bilbao, EuskoTren, Euskotran, Renfe eta Feveko makinetan.

Kabinak

Barik txartela Bilbobusen eta Bizkaibusen kabinetan birkargatu ahal da:

Bilbobus

  • OAC Licenciado Poza 8
  • Gran Vía 8
  • Arenal,Plaza Arriaga
  • San Pedro Plaza/ Eliza, Deusto
  • Gordoniz 54, Rekalde

Bizkaibus

  • Abanto-Zierbena, El Minero etorbidea (Gallarta institutuaren aurrean)
  • Amorebieta, San Pedro, nº16 (geralekua)
  • Arrigorriaga, Severo Ochoa 13, (Laboral Kutxa ondoan)
  • Bakio, Bentalde s/n
  • Barakaldo, Beurko, Miranda etorbidea 2 (Santa Teresa merkatuaren aurrean)
  • Barakaldo, Balejo 4 (Hospitalaren ondoan)
  • Barakaldo, Gernikako Arbola 46
  • Barakaldo, Murrieta (Renfe geltokaren ondoan)
  • Barakaldo, Bide Onera Plaza (Los Fueros)
  • Barakaldo, Retuerto 28 (lurpeko pasabidearen ondoan)
  • Basauri, Gernika 5, Abaro (San Miguel auzoa)
  • Basauri, Kale Nagusia (Social Antzoki ondoan)
  • Bermeo, Lamera parkea z/g
  • Bilbao, Gurtubai 1 (Termibus)
  • Durango, Madalena Plaza z/g
  • Ermua, Kaltxango, Bizkaia etorbidea 7
  • Etxebarri, Txiki eta Otaegui. Udaletxe Plaza
  • Galdakao, Juan Bautista Uriarte 16 (Plazakoetxe)
  • Usansolo, Ospitalea (lurpeko aparkalekuaren ondoan)
  • Gernika-Lumo, Iparraguirre 5 (geltokia)
  • Igorre, Lehendakari Agirre 35
  • Leioa, Bizkaibuseko autobuseko geltokian, UPV/EHU (Gizarte Zientzien Fakultatean)
  • Lekeitio, Larrotegui, z/g (Anbulategi aurrean)
  • Loiu, Aeropuertoa (etorreak)
  • Markina-Xemein, Abezua, 8
  • Mungia, Trobika, 4 (Udaletxe aurrean)
  • Muzkiz, El Crucero 2 (Kutxaban ondoan)
  • Ondarroa, Itxasaurre 8 (portua)
  • Ortuella, Catalina Gibaja 23 (Elizaren atzean)
  • Portugalete, Abaro 10
  • Portugalete, Errepelega, Barrengoitia, (Anbulategi ondoan)
  • Portugalete, Plaza San Roque s/n (Herritarren Arretarako Bulegoa)
  • Santurtzi, Antonio Alzaga 51 (Kabiezes biribilgunea)
  • Santurtzi, Santurtzi parkea (Bizkaibus geltokia)
  • Sestao, El Kasko Plaza, Las Llanas (arkupeetan)
  • Sestao, Txabarri 85 - La Iberia (arkupeen ondoan)
  • Sodupe, Gallarraga (Herriko Enparantza aurrean)
  • Trapaga, Maiatzaren 1 etorbidea, 7 (ezkerreko beheko soilairua)
  • Ugao-Miraballes, Ugaoko Dorrea (8tik 10era)

Artxandako Funikularra

  • Funikular Plaza, z/g. (behean)
  • Artxanda - Santo Domingo errepidea, 27 (goian)

Larreinetako Funicularra

Estankoak eta Barik logoa duten kioskoak

Puntu hauetan birkargatu ahal daZerrenda begiratu

BGPren web gunea: www.ctb.eus

 

BGPren Barik NFC app: http://www.ctb.eus/eu/app-barik-nfc-eu

 

Nola erosi Barik tituluak interneten?

BGPko web orriaren “Barik tituluen erosketa” menuan sartu eta han adierazten diren oharrak jarraitu.

Gaur egun Barik txartel batean karga daitezkeen txartel guztiak erosi ahal izango dira: diru-txartela (Creditrans edo Gizatrans) eta Bidai 50, Bidai 70, Baidai Oro, Gazte 70, Gazte Oro eta Gazte Bilbaoren epe-txartelak.

Webean ordaindu ostean, birkarga Barik sareko birkarga puntu jakin batzuetan eskura daiteke (Metro Bilbao, Euskotren, Tranbia, Bilbobus eta Bizkaibus-eko kabinak, tabako dendak, kioskoak,merkataritzako establezimenduak, bankuko kutxazainak edo Barik NFC app).

Baina karga gauzatu eta Barik txartelean grabatu ahal izateko urrats garrantzitsu bat falta da. Erabiltzaileak txartela kontsultatu beharko du lehen aipatu ditugun puntu horietan. Une horretan, webaren bidez erositako txartela Barik txartelean kargatuko da.

Nola erosi Barik txartelaren tituluak Barik NFC aplikazioaren bitartez?

Android 4.4 sistema eragilea edo berriagoa daukan smartfhone bat behar duzu, NFC teknologiarekin.

Barik NFC doako aplikazioa Google Play Store-tik jaitsi behar duzu, edo gure web orriko App Barik NFC menutik: http://www.ctb.eus/es/app-barik-nfc.

Behin aplikazioa deskargatuta, diru-saldoa eta beste garraio-titulu batzuk kontsultatu eta kargatu ahal izango dituzu edozein Barik txartelen gainean, nahi beste aldiz, eguneko edozein ordutan (24 ordu x 7 egun), geografiako edozein lekutatik eta sareko gune fisiko batetik igaro beharrik izan gabe.

Argibide gehiago hemen: http://www.ctb.eus/eu/app-barik-nfc-eu.

Nola erosi aldi baterako tituluak aldez aurretik?

Aldez aurretik eros ditzakezu Barik txartelean txertatuta dauden aldi baterako tituluak: Bidai 50, Bidai 70, Bidai Oro, Gazte 70, Gazte Oro eta Gazte Bilbao

Txartelak erabil daitezkeen garraioen instalazio eta kabinetan egin dezakezu, kanpoko sarearen bidez (estankoak, prentsa-kioskoek eta beste lokal komertzial batzuek ) BGPren webgunean, eta sakelako telefonoarekin Barik NFC izeneko aplikazioaren bitartez.

Hasiera-data baino lau egun lehenago erosi ahal izango duzu. Gainera, hasiera-data zeuk aukeratuko ahal izango duzu.

Erosketa aldez aurretik egin ahal izango duzu erosterako unean indarrean eta aktibo dagoen aldi baterako titulua eduki zein ez eduki. Hilabeteko tituluren bat iindarrean baduzu, aldez aurretik erositako titulua erreserbako titulutzat hartuko da hasiera-data heldu arte.

Titulu bat izanda, aldi baterako beste titulu bat eros daiteke bi tituluen indarraldiak gainjartzen ez badira, beti ere ezarritako epearen barruan. Aldez aurretik erosten den titulua eta aktibo dagoena ez dute zertan berdinak izan behar, modu eta gune kopuru desberdinekoak izan daitezke, besteak beste.

Beraz, zure Barik txartelean diru-zorroa, aldi baterako titulu aktiboa eta aldi baterako erreserbako titulua eduki dezakezu.

Familia Ugariko kidea edo Gazte bazara, talde horietako baldintzak bete behar dituzu erosi nahi duzun tituluaren hasiera datan ere.

Saldo negatiboa baduzu, beti bezala, ezin izango duzu aldi baterako titulua erosi, ez aktiboa ezta erreserbakoa ere.

Aldez aurretik erositako aldi baterako tituluen hasiera-data eta guneak aldatzeko ‘erreserba’ egoeran dauden bitartean, BGPren ordenantza ezarritakoaren arabera egingo da (“Ordenantza arau-emaileak” kontsultatu ditzakezu).

Zer egin behar dut nire Barik txartelaren datuak Internet bidez atzitzeko?

Bi kasu gerta daitezke:

1.- Aurreko batean ez dituzu zeure datu pertsonalak Barik Sistemara bidali.

Hori horrela bada, zuzenean joan behar duzu Bezeroarentzako Laguntza Bulego batera zeure jatorrizko NANarekin, datu pertsonalak emateko: izena, deiturak, helbidea, udalerria eta abar.

Halaber, posta elektronikoari dagokion helbide balioduna eman behar duzu, eta zure txartelaren datuak Internet bidez atzitu nahi dituzula adierazi.

2.- Barik Sistemak baditu zure datu pertsonalak.

Kasu honetan, zure txartelaren datuak atzitu nahi dituzula adierazi behar duzu, bezeroari laguntzeko telefono-zenbakira deituz (946855000), edo bestela, Bezeroarentzako Laguntza Bulego batera joanez.

Horrezaz gainera, posta elektronikoari dagokion helbide balioduna eman behar duzu, edo datu-basean lehendik dagoena berretsi.

Izapidea egin ondoren, kasu batean zein bestean, Interneten sartzeko pasahitza duen mezu elektronikoa jasoko duzu.

Zure txartelaren mugimenduak ikusteko, BGPren web orrialdera sartu (www.ctb.eus) eta horren barruan “nire Barik-en sartu” deritzon aukera hautatu behar duzu menu horren barruan. Hasierako pantaila ikusiko duzu, eta hor zure erabiltzaile-izena (zure e-maila) eta sarbide-pasahitza adierazi behar dituzu.

Zer egin behar dut nire Barik txartela erosi izanaren eta txartelean egindako kargatzeen faktura bat lortzeko?

Lehenengo, Nire Barik delakoan alta eman. Nola egin daitekeen ikusteko, aurreko galderara jo: Zer egin behar dut nire Barik txartelaren datuak Internet bidez atzitzeko?.

Nire Barik atalera sartu eta gero, https://www.ctb.eus/mibarik/index_eu.php faktura egiteko erabili nahi duzun txartela aukeratu eta “Sortu faktura” hautatu. Pantailaren ezkerreko aldean dago. Ondoren, urrats guztiak egin.

2018ko urtarrilaren 1etik aurrera egindako gastu guztien faktura lortu ahal izango duzu. Data hori baino lehenagoko fakturak eskuratzeko, eskaera bidali behar duzu honako helbide honetara: partzuergoa@cotrabi.eus

Fakturan jaso nahi dituzun erosketa- eta kargatze-eragiketak hautatzeko pantailan, halaber, lehenago fakturatu dituzun eragiketak agertuko dira, eta horien kopia eskuratu ahal izango duzu.

Nork erabil dezake nire txartela?

Barik anonimo batekin edo erregistratutako Barik anonimo batekin gehienez 10 lagunek bidaiatu ahal dute elkarrekin.

Barik pertsonalizatua txartelaren titularrak soilik erabili ahal izango du.

Nire izenean txartel bat baino gehiago eduki dezaket?

Erabiltzaile batek nahi beste txartel anonimo izan ahal ditu, baina txartel anonimo erregistratu bat eta/edo txartel pertsonalizatu bat soilik izan ahal du, izendunak direlako.

Horrez gain txartel batzuk txartel bakar batekin lotu ahal dira; horrela, ondorio horretarako legez gaituta dagoen pertsona berberak lotutako txartel guztiak Internet bidez kontsultatu ahal ditu.

Zein da Barik txartel baten gutxieneko birkarga? Eta gehienekoa?

Gutxieneko birkarga 5 € da.

Barik txartel baten txanpon-txartelaren gehieneko birkarga 90 € da, baina kreditu-txartelarekin birkargatzen bada 45 € izango da.

Web orrian eta Barik NFC aplikazioan egin daitekeen gehieneko karga 50 eurokoa da.

OHARRA: MiniMEAT batean eta eskudirutan ordainduta, birkarga 50 € izango da. Ondoz ondoko birkargak egin ahal izango ditu, 90 € metatu arte.

Zein da saldo negatiboaren gehieneko muga Barik txartelean?

Gehieneko saldo negatiboa -2,90 € izango da.

Zein da gutxieneko saldoa bidaiatzeko?

Berez, txartelek gune bati dagokion saldoa izango dute gutxienez bidaiatzeko, Metroaren eta Euskotren kasuan (Euskotrenen, taldeka bidaiatzen denean, 2 gunekoa izango da bigarren bidaiaritik aurrera). Bilbobusen eta Bizkaibusen kasuan, zentimo bat baino gehiagoko saldoa eskatzen da.

Funtzionamendua honako hau da:

  • Sarrerako balidazioa: Txanpon-txartel baten saldoa bidaiatzeko eskatzen den gutxienekoa baino gutxiago denean, EZ da sartzen utziko.
  • Irteerako balidazioa: Egindako bidaiaren zenbatekoa txanpon-txarteleko saldoa baino handiagoa bada, irteten utziko da, saldo negatiboa erabilita, baldin eta 2,90 €-tik gorakoa ez bada

Txanpon-txartelean saldo negatiboa izanda bidaiatu daiteke?

Txanpon-txartelean saldo negatiboa dagoenean EZ da sartzen utziko, txartelean indarreko hileko bidaia-txartel bat kargatuta egon zein ez.

Sartzen utzi ahal izateko, birkarga bat egin beharko da, zorra kitatzeko.

Gutxieneko birkarga eginez (5 €), txanpon-txartelean dagoen zorra kitatuko dugu, gehieneko saldo negatiboa 2,90 € delako.

ERABILTZEKO BALDINTZAK

Zenbat lagunek bidaiatu daiteke txartel batekin?

Barik txartel anonimoarekin edo erregistratuta dagoen anonimo txartel batekin elkarrekin bidaia dezaketen pertsonen gehieneko kopurua 10 da. Sistemak elkarrekin doazen pertsonatzat joko ditu ondoz ondoko baliozkotzeak gertatzean, 5 minutu igarotzen ez badira baliozkotzeen artean trenetan eta 3 minutu autobusetan.

Barik pertsonalizatua txartelarekin titularrak baizik ezin igango luke erabili.

Zein bidaia titulu karga dezaket txartel batean?

Bi bidai-txartel mota daude::

Txanpon-txartela

Txanpon-txartela: Bidaia egin ahala deskontatzen den saldoa dauka, garraio operadore bakoitzaren tarifak aplikatuta. Bi mota daude:

  • Creditrans: Txartel anonimoetan eta Kide (zuria) txartelaren moduko txartel pertsonalizatuetan dago erabilgarri.
  • Gizatrans: Giza (gorria) txartelaren moduko txartel pertsonalizatuetan dago erabilgarri.

Epekakoa

Erabiltzaileak, bai mugatuta bai mugagabe bidaiatzeko eskubidea eskuratzen du denbora jakin batean eta berak aukeratutako guneetan.

Txartel pertsonalizatuan sar daitezke eta txartelaren titularrak bakarrik erabil dezake Bi mota daude:

  • GARRAIO-MODU DESBERDINETAN ERABILTZEKO:
    • BIDAI 50

      Gehienez ere, 50 bidaia egin daitezke elkarren segidako 30 egunetan, baliozkotasunaren hasiera-egunetik aurrera zenbatzen hasita, Barik txartelean kargatzean aukeratutako guneen jatorrien eta helmugen artean. Behin 50 bidaik amaituta, berriro ere karga daiteke

      Metro Bilbaon, Euskotren, Bilboko tranbian; Lejoan Busan (Leioa), Sopelbus (Sopela) eta Larreinetako Funikularrean erabil daiteke

    • BIDAI 70:

      Gehienez ere, 70 bidaia egin daitezke elkarren segidako 30 egunetan, baliozkotasunaren hasiera-egunetik aurrera zenbatzen hasita, Barik txartelean kargatzean aukeratutako guneen jatorrien eta helmugen artean. Behin 70 bidaik amaituta, berriro ere karga daiteke.

      Metro Bilbaon, Euskotren, Bilboko tranbian, Lejoan Busan (Leioa), Sopelbus (Sopela) eta Larreinetako Funikularrean erabil daiteke.

    • GAZTE 70:

      Bizkaiko edozein udalerrian erroldatuta dauden 26 uretik beherako pertsonentzat..

      Gehienez ere, 70 bidaia egin daitezke elkarren segidako 30 egunetan, baliozkotasunaren hasiera-egunetik aurrera zenbatzen hasita, Barik txartelean kargatzean aukeratutako guneen jatorrien eta helmugen artean. Behin 70 bidaik amaituta, berriro ere karga daiteke

      Bizkaibusen, Metro Bilbaon, Euskotren, Bilboko tranbian, Lejoan Busan (Leioa), Sopelbus (Sopela) eta Larreinetako Funikularrean erabil daiteke

    • BIDAI ORO:

      Bidaiak mugarik gabe egin daitezke elkarren segidako 30 egunetan, baliozkotasunaren hasiera-egunetik aurrera zenbatzen hasita, Barik txartelean kargatzean aukeratutako guneen jatorrien eta helmugen artean..

      Metro Bilbaon, Euskotren, Bilboko tranbian; Lejoan Busan (Leioa), Sopelbus (Sopela) eta Larreinetako Funikularrean erabil daiteke

    • GAZTE ORO:

      Bizkaiko edozein udalerrian erroldatuta dauden 26 uretik beherako pertsonentzat.

      Bidaiak mugarik gabe egin daitezke elkarren segidako 30 egunetan, baliozkotasunaren hasiera-egunetik aurrera zenbatzen hasita, Barik txartelean kargatzean aukeratutako guneen jatorrien eta helmugen artean..

      Bizkaibusen, Metro Bilbaon, Euskotren, Bilboko tranbian, Lejoan Busan (Leioa), Sopelbus (Sopela) eta Larreinetako Funikularrean erabil daiteke

  • GARRAIO-MODU BAKARREKO TITULUA: GAZTE BILBAO

    Bizkaiko edozein udalerrian erroldatuta dauden 26 uretik beherako pertsonentzat..

    Bilbobusen erabil daitekeena bidaia kopuru mugagabea egiteko hurrenez hurreneko 30 egunetan, baliozkotasunaren hasiera-egunetik aurrera.

Nola kontsulta dezaket saldoa? Eta erabilgarri dauden bidaia-txartelak? Eta egindako bidaiak?

Geltokietako autosalmentarako makinetan (MEAT), garraiobide batzuetako eta besteetako txarteldegietan, Bilbobusen eta Bizkaibusen kabinetan, bezeroentzako arreta bulegoetan, kanpoko sareko salmenta-guneetan (estankoak, kioskoak, saltegiak, etab.), webgunetan (erregistratu ondoren) eta Barik NFC app-an. Barik txartelaren egoera, indarraldia, egindako eragiketa eta/edo saldoa kontsultatu ahal dira.

Zer da garraio-aldaketa eta zein deskontu dauka?

Garraio-aldaketaren bidez bi garraio-zerbitzu edo -linea konbinatu ahal dira hurrenez hurren. Kasu horietan, bidaiaren bigarren etapan % 20 deskontua aplikatzen da joan-etorriaren zenbateko osoan.

Hobari hori benetan aplikatzeko, aldaketa gehienez 45 minutuko tartean egin behar da, hiri barneko bidaia batean, eta 90 minutuko tartean hiri arteko bidaia batean.

Salbuespenak:

  • Bilbobusen, bigarren etapan, % 50eko deskontua egiten da.
  • Ez dago deskonturik Gizatransen eginiko garraio aldaketengatik, Bilbobusen izan ezik: bigarren etapa doakoa da bertan.
  • Garraio-aldaketaren ondorioetarako, ez dira zenbatzen Zubi Esekian, Ereagako Igogailuan eta Bizimetan eginiko bidaiak.

Zer gertatzen da sarreran edo irteeran txartela balidatu ezean?

Baliozkotze bikoitzeko sistemako moduetan (MB, Bizkaibus, Euskotren), Barik txartelaren baliozkotu beharra dago, sartzean nahiz irtetean, aplikatu beharreko tarifa edo aldi baterako baliozkotasuna zehazteko bidaiaturiko zonetan.

1.- Txanpon txartelarekin bidaiatzen bada: Zer da erregularizazioa?

Sartzean edo irtetean baliozkotzeko eragiketa burutu ezean, ezinezkoa da bidaiaren kostua zehaztea eta, beraz, erregulazioa aplikatuko da hurrengo baliozkotzean.

Erregularizazio batek zera dakar, funtsean:

  • Bidaiarik luzeenari dagokion tarifa bat aplikatzea hurrengo balidazioan
  • Irtetean balidatu ezean, garraio-aldaketa egiteko eskubidea galtzea.
  • Erabiltzaileak erregularizaziorako saldo nahikorik ez badauka, sistemak ez dio utziko garraiobidera sartzen (erregularizazioak ez du saldo negatiboa sorrarazten)
  • Txartelak erregularizazio bat badauka egiteko, eta kobratzeko saldo nahikorik ez badauka, ezin izango da bidaia-txartelik eskuratu edo birkargatu, zor den zenbatekoa itzuli arte

2.- Epekako tituluarekin bidaiatzen bada: Noiz blokeatzen da titulua?

Hiru bidaia egiten direnean sarrera edo irteera balidatu gabe, sarrera eta irteera balidatu behar diren garraiobideetan, ibilitako zonetan epekako tituluaren baliozkotasuna zehazteko.

Bidaiatzen jarraitu daiteke epekako titulua blokeatuta eduki arren, baina, horrelakoetan, diru-txartelarekin (Creditrans edo Gizatrans) ordaintzen da bidaia.

Epekako titulua desblokeatzeko,txartel erabil daitezkeen garraioen instalazioetara eta kabinetara batetara edo Barik-en bezeroentzako arreta bulego batera jo behar da. 

Desblokeatzen den bakoitzean 0,50 euro ordaindu behar dira eskudirutan. Ezin da ordaindu diru-txartelarekin (Creditrans edo Gizatrans).

Nola hautatzen da erabili beharreko bidaia-txartela?

Txartelak bidaia berbererako balio duten bidaia-txartel batzuk badauzka kargatuta, Barik sistemak automatikoki hautatzen du egin beharreko bidaiarako egokiena eta ekonomikoki abantailatsuena den bidaia-txartela. Lehenengoz, aldi baterako bidaia-txartelak hautatuko dira.

Balidazio bikoitza nahitaez egin behar deneko garraiobideetan, egoera hauek sortu ahal dira:

  • Sarreran balidatzea aldi baterako bidaia-txartel batekin eta bidaia bidaia-txartel berberarekin burutzea, aldi baterako bidaia-txartela helmugako gunerako ere baliozkoa delako.
  • Sarreran balidatzea aldi baterako bidaia-txartel batekin eta aldi baterako bidaia-txartel hori baliozkoa ez izatea helmugako gunerako; hortaz, bidaia itxiko da eta txanpon-txartelari bidaiaren tarifa osorik aplikatuko zaio.
  • Sarreran txanpon-txartelarekin balidatzea eta bidaia txanpon-txartelarekin burutzea

Zein da txartelaren iraungipen-epea eta zergatik iraungitze du?

Gaur egun saltzen diren txartelak 7 urteko balio-epea dute.

Txartel guztiek dute iraungitze-data, bai Barik anonimoek, bai pertsonalizatuta daudenek. Txartel pertsonalizatuen iraungipena jaiotze-datarekin bat dator, beraz, 7 urte eta 364 egun iraun dezakete.

Txartela iraungitzen denean, erabiltzaileak beste Barik txartel bat eskuratu beharko du, eta 3 euro ordaindu beharko ditu.

BGPk, Barik txartelaren barruan dagoen txiparen etapak eta denborak kontuan izanda eta sistemaren egonkortasuna eta segurtasuna bermatze aldera, uste du txartelak sistematik at geratu behar direla 7 urte igaro ostean, txiparen fabrikatzaileak, gehienez ere 10 urteko bizitza erabilgarria ematen diolako fabrikatzen den unetik zenbatzen hasita. Ezin da bermatu aldi hori igaro ostean txipak edo Barik Sistemak ondo funtzionatzen jarraituko duenik.

Nola berreskuratu iraungita dauden txartelen gainerako tituluak eta saldoak? 

Txartelaren balio-epea amaitu ondoren, txartela iraungita egoeran geratzen da, eta ezin da harekin bidaiatu, ezta bidaia-txartelik erosi ere. Une horretatik aurrera 4 hilabeteko grazia-epe bat gaitzen da, saldoa traspasatzeko.

Luzapen hori amaitu ondoren, edukia behin betiko iraungitzen da eta galdu egiten da.

Bidaia-txartelen mugaegunak emango du aldi baterako bidaia-txartelen iraungipen-epea.

Saldoa txartel batetik bestera aldatzeko, bi txartelak aurkeztu beharko dira: iraungita dagoena eta soberan dauden tituluen saldoarekin bete nahi den txartel berria.

Pertsonalizatutako edo erregistratutako txartelen kasuan eta iruzurrak saiheste aldera, transferitzeko eragiketa hori jatorrizko txartelaren titularrak baino ezin izango du egin.

Transferitzeko eragiketa hori garraio publikoko bezeroei arreta emateko Bizkaian dauden edozein bulegoetako batean edo Metro Bilbaoren edozein geltokitan egin daiteke, gainbegirale baten laguntzarekin.

Nola kontsultatu txartelaren iraungitze-epea? 

Barik txartelen iraungitze-data kontsulta daiteke:

  • Online, BGPren webgunean (https://www.ctb.eus/eu/barik-iraungitze-data-kontsultatu)
  • Bizkaiko garraio publikoaren sareko salmenta-makina automatikoetan
  • Barik NFC aplikazioan
  • Barik sistemako sarearen edozein puntutan txartela kargatzean edo kontsultaren bat egitean.

Saldoa txartel batetik bestera traspasa daiteke?

Barik txartelen diru-zorroko tituluetako saldoak aldatu ahal izango dira bezeroaren arretarako bulegoeta, ezarritako baldintzetan:

  • Erregistraturiko txartel anonimoen eta txartel pertsonalizatuen saldoak aldatzeko eragiketa, jatorrizko txartelaren titularrak baizik ezin egin dezake.
  • Helmugako txartelak zero saldoa edo handiagoa izan behar du.
  • Aldaturiko saldoa beti izango da diru-zorroko tituluaren guztizkoa. Galarazita dago zatizko saldo-aldaketak.
  • Galarazita dago diru-zorroko tituluko diru soberakinak aldi baterako titulu bihurtzea edo alderantziz.
  • Galarazita dago txartelaren eskuraketa-kostua txartel baten saldoaren kargura oraintzea edo saldo-aldaketa egitea.
  • Galarazita dago saldo-aldaketa betetzeke dagoen erregulazioa badago.
  • Garraio-aldaketarako eskubideak ez dira aldatzen.

Zein dira nire erantzukizunak Barik txartelaren erabiltzaile izateagatik?

Barik-en erabiltzaileak Barik txartela emateko helburua errespetatuko du:

  • Txartela zaintzeko betebeharra du, tolestu, urratu, hautsi, eta ebar egin ez dadin. Zaintzaren inguruan ezarritako baldintzak bete ez direla-eta Barik txartela matxuratzen bada, erabiltzaileak ordaindu beharko du txartel berria.
  • BPGk ezarritako baldintzetan erabili beharko du garraio publikoa, betiere garraio modu bakoitzari dagokion indarreko araudiaren arabera.
  • Barikek dakartzan garraio-tituluak erabiliko ditu, ezarritako erabilera-baldintzen arabera.
  • Txartela aurkeztu beharko du ikuskatzaileek edo garraio modu bakoitzean gaituriko langilleek eskatzen diotenean.
  • Lehenbailehen konponduko ditu balizko erregulazioak eta balizko saldo negatiboak.
  • Txartela txarto erabiltzen bada, BGPk nahiz ikuskariek edo horretarako gaituriko garraio moduetako langileek zirkulaziotik kendu edo blokeatu egin dezakete.

GORABEHERAK

Zer egin behar dut hondatzen bazait edo ez badabil?

Kasu horretan bezeroentzako arreta bulegoetan eskatu ahal izango da txartela ordezteko. Txartela irakurri ahal bada, kopia egingo da; irakurri ezin bada, berrezarri egingo da sisteman dauden txartelaren datuekin, eta saldoa gerora eguneratu ahal izango da egiteko dauden transakzioekin.

Eta galtzen badut edo lapurtzen badidate?

Erregistratuta edo pertsonalizatuta dagoen txartel baten titularrak, Barik txartela galtzen badu edo lapurtzen badiote, "Nire Barik" txartelaren erabiltzailea izanik, blokeatu ahal izango du gure web orritik, "Nire Barik" menutik. Halaber, blokeatzeko eskatu ahal izango du bezeroentzako edozein arreta bulegotan eta 946 855 000 telefonoan.

Blokeatutako txartela ezin izango da berriro erabili. Horregatik, Bezeroentzako Arreta Bulego batera joan beharko da, eta blokeatu zen unean zeukan saldoa berreskuratuko da.