Bizkaiko Garraio Publikoaren Bulegoen Sareak bulego berri bat izango du eta Gernikan egongo da

Bertan, Barik txartelarekin eta Euskotrenen zerbitzuko kudeaketekin zerikusia duten alderdiak izapidetu ahal izango dira. Duela urtebete inguru ireki zen Durangoko bulegoarekin batera, Bizkaiko Busturialdeko eta Durangaldeko eskualdeetara hurbilduko da zerbitzua.

Bizkaiko Garraio Publikoaren Bulegoen Sarea handitu egingo da Gernikako bulego berriarekin. Hain zuzen ere, Bizkaiko udalerrian Euskotrenek duen geltokian ireki ditu ateak. Eusko Jaurlaritzako Garraio zuzendaria den Janire Bijueskak eta Bizkaiko Garraio Partzuergoko (BGP) kudeatzaile nagusia den Gorka Ugaldek Euskotreneko zuzendari nagusia den Imanol Lezarekin batera aurkeztu dituzte Gernikako Euskotrenen geltokiko (Geltokia plaza, z/g, behea) bulego berri horren bitartez herritarrei emango dizkiegun zerbitzuak.

Gernikako bulegoak bat egin du BGPk bultzatu duen Garraio Publikoko Bulegoen sarearekin. Bertan, Barik txartelarekin eta Euskotrenen zerbitzuko kudeaketekin zerikusia duten alderdiak izapidetu ahal izango dira Duela urtebete inguru ireki zen Durangoko bulegoarekin batera, Busturialdeko eta Durangaldeko eskualdeetara hurbilduko da zerbitzua.

Harrera emateko ordutegia 08:00etan hasi eta 20:00etan amaituko da, lanegun diren astelehenetatik ostiraletara, udan eta jaiegunen arteko zubietan izan ezik. Udan ordutegi berezia egongo da uztailean eta abuztuan, bai eta jaiegunen arteko zubietan ere: 08:00etatik 15:00etara, lanegun diren astelehenetatik ostiraletara.

2018-07-06