Bizkaiko erakundearen eta Kataluniako entitate publikoaren arteko lankidetzari esker, “T Mobilitat” proiektua abian jartzeko laguntza izango dute. Hain zuzen ere, Kataluniako lurralde osoan garraioa kudeatzeko sistema teknologiko eta tarifario berri bat ezartzean datza.
Carme Fábregas, ATMko Sistemak eta Berrikuntza burua: “Berrikuntza ikaragarria da, eta Bartzelonaz gain munduko beste hiri batzuetan ere egokitzat jotzen dute, hala nola Dubain. Hori dela eta, Bilbo erreferentzia izango da mundu osoan”.
Espainiako Patenteen eta Marken Bulegoak iaz aitortu zuen patenteak Bizkaiko Garraio Partzuergoari ematen dio abala, I+G+b eremuan aitzindaria, berritzailea eta abangoardista dena; hori guztia, garraio publikoaren bidez Bizkaia gero eta hobeto lotu eta kohesionatzeko helburuarekin.
“Barik NFC” aplikazioan 400.000 kargatzeak gainditu dira. 2017.
urtean, 171.442 kargatze egin ziren, eta ekainean 23.799. Hasieratik, guztira, 108.230 alta erregistratu dira aplikazioan. Gaur egun, 1.650.000 Barik txartel baino gehiago daude aktibatuta.