Zuk zeuk atera ditzakezu zure Barik fakturak CTBren webgunetik

Horretarako “nire Barik” delakoan alta eman, eta ondoren, 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera egindako gastu guztien faktura lortu ahal izango duzu. Data hori baino lehenagoko fakturak eskuratzeko, eskaera bidali behar duzu honako helbide honetara: partzuergoa@cotrabi.eus
Lehenago fakturatu dituzun eragiketen kopia ere, eskura ditzakezu.

Zure fakturak ateratzeko “nire Barik” delakoan alta eman behar duzu. Horretarako Bi kasu gerta daitezke:
1.- Aurreko batean ez dituzu zeure datu pertsonalak Barik Sistemara bidali. Hori horrela bada, zuzenean joan behar duzu Bezeroarentzako Laguntza Bulego batera zeure jatorrizko NANarekin, datu pertsonalak emateko: izena, deiturak, helbidea, udalerria eta abar.
Halaber, posta elektronikoari dagokion helbide balioduna eman behar duzu, eta zure txartelaren datuak Internet bidez atzitu nahi dituzula adierazi.
2.- Barik Sistemak baditu zure datu pertsonalak. Kasu honetan, zure txartelaren datuak atzitu nahi dituzula adierazi behar duzu, bezeroari laguntzeko telefono-zenbakira deituz (946855000), edo bestela, Bezeroarentzako Laguntza Bulego batera joanez.
Horretaz gainera, posta elektronikoari dagokion helbide balioduna eman behar duzu, edo datu-basean lehendik dagoena berretsi.
Izapidea egin ondoren, kasu batean zein bestean, Interneten sartzeko pasahitza duen mezu elektronikoa jasoko duzu.

Nire Barik atalera sartu eta gero, https://www.ctb.eus/mibarik/index_eu.php faktura egiteko erabili nahi duzun txartela aukeratu eta “Sortu faktura” hautatu. Pantailaren ezkerreko aldean dago. Ondoren, urrats guztiak egin.
2018ko urtarrilaren 1etik aurrera egindako gastu guztien faktura lortu ahal izango duzu. Data hori baino lehenagoko fakturak eskuratzeko, eskaera bidali behar duzu honako helbide honetara: partzuergoa@cotrabi.eus
Fakturan jaso nahi dituzun erosketa- eta kargatze-eragiketak hautatzeko pantailan, halaber, lehenago fakturatu dituzun eragiketak agertuko dira, eta horien kopia eskuratu ahal izango duzu.

2019-01-11