BGPk urte osorako luzatu du aldi baterako tituluen eta Creditrans-en tarifen % 50 murrizketa

Murrizketa indarrean egongo da garraio-erabiltzaileentzat 2023ko abenduaren 31ra arte.

Tarifen murrizketa onako zerbitzu hauetan mantenduko da Metro Bilbaoko 1., 2. eta 3. lineetan, Bizkaibusen Gazte tituluko zerbitzuan, Sopelako eta Leioako tokiko autobus-zerbitzuetan eta Bilbobusen Gazte tituluko zerbitzuan.

BGPren Kontseilu Nagusiak gaurko bileran hasierako onespena eman ondoren jendaurrean azalduko da 30 egunetan, eta gero murrizketa indarrean egongo da garraio-erabiltzaileentzat 2023ko abenduaren 31ra arte.

Tarifen murrizketa onako zerbitzu hauetan mantenduko da Metro Bilbaoko 1., 2. eta 3. lineetan, Bizkaibusen Gazte tituluko zerbitzuan, Sopelako eta Leioako tokiko autobus-zerbitzuetan eta Bilbobusen Gazte tituluko zerbitzuan.

Bizkaiko Garraio Partzuergoaren (BGP) Kontseilu Nagusiak hasierako onespena eman dio gaur honen aldaketari: “Bizkaiko Garraio Partzuergoaren tituluen erabiltzaileei bidaiarien garraio publikoko zerbitzua emateagatiko tasak arautzen dituen Ordenantza Fiskala” . Aldaketa horren bidez urte osorako luzatuko da 2022ko ekainetik garraioko eta creditranseko aldi baterako tituluen tarifetan aplikatzen den % 50eko murrizketa. Hobaria indarrean jarriko da honelako neurrietarako ezarritako 30 eguneko jendaurreko erakustaldia amaitutakoan.

Tarifen murrizketa BGPren aldi baterako titulu guztietan aplikatuko da, baita Creditrans eta Giza tituluetan ere, baina ez noizbehinkako tituluetan (joaneko txartelak), erabaki honetatik kanpo geratzen baitira.

Tarifen murrizketa hori honako zerbitzu hauetan aplikatuko da: Metro Bilbaoko 1., 2. eta 3. lineetan, Bizkaibusen Gazte tituluko zerbitzuan, Sopelako eta Leioako tokiko autobuszerbitzuetan eta Bilbobusen Gazte tituluko zerbitzuan. Hitzarmen honetan jasota ez dauden zerbitzuen (Bilbobus, Bizkaibus, Etxebarribus, Kbus) kreditu-tituluak kasuan kasuko erakunde eskudunek onartu behar dituzte.

BGPren Kontseilu Nagusiak erabakitakoaren arabera, tarifen hobaria orain arte aplikatzen izan den bera izango da.

2023-05-30