BGPk aldi baterako tituluen tarifak % 20 murriztea onartu du urtarrilaren 14tik aurrera

Urtarrilaren 13ra arte, Metroko lineetan gaur egun indarrean dagoen % 50eko deskontua mantenduko da, 2023ko uztaileko lehen egunetan aplikatu ez zen deskontua konpentsatzeko.
Neurri horiek gaur bertan onartu ditu BGPren Kontseilu Nagusiak; horrenbestez, urtarrilean indarrean jarri ahal izango dira.

Bizkaiko Garraio Partzuergoaren (BPG) Kontseilu Nagusiak gaur onartu du aldatzea “Bizkaiko Garraio Partzuergoaren tituluen erabiltzaileei bidaiari-garraio publikoko zerbitzua emateko tasak arautzen dituen zerga-ordenantza”. Horren bidez, berretsi egin du 2024ko urtarrilaren 14tik aurrera aldi baterako tituluen tarifetan % 20ko deskontua aplikatzeko hasierako akordioa.

Horiek horrela, ordenantza behin betiko onetsi ondoren, aurreikusitako deskontuak urtarrilean bertan aplikatzea bermatuko du BGPk.

Era berean, Bilboko Metroaren 1., 2. eta 3. lineetako tarifetan gaur egun indarrean dagoen % 50eko hobaria urtarrilaren 1etik 13ra luzatzea onartu du BGPk, 2023ko uztaileko lehen egunetan aplikatu gabeko deskontua konpentsatzeko.

2023-12-26