BGPk LGBTI+ POINTS SAREA barne sartzen du Bezeroarentzako Arreta Bulegoa Bilbo Intermodalean, San Mamesen

BGPk LGBTI+ puntu seguruen euskal sarean parte hartu nahi izan du. LGTBI+ kolektiboaren eskubideekiko eta LGBTIfobiarik gabeko auzoak eta udalerriak eraikitzeko konpromisoa erakusten duten antolakundeek, erakundeek eta enpresek sortu dituzte sare hori.

450 gune baino gehiagok, kalean bertan, Euskadin dagoeneko "LGTBI+ points sarea" osatzen dute, Ortzadar LGBTI+ek abian jarritako LGBTI+ Puntu Seguruen Sarea, Eusko Jaurlaritzaren lankidetzarekin. Sareak ingurune seguruak, errespetuzkoak eta solidarioak eskaini nahi ditu LGBTI+ pertsonentzat, arreta berezia jarriz trans pertsonen babesean.

Sare horri atxikitako gune guztiek jarraibide argiak eta adostuak jasotzen dituzte Ertzaintzarekin, eraso-egoera baten aurrean edo laguntza-eskaera baten aurrean jarduteko. Oinarrizko printzipioen artean honako hauek nabarmentzen dira: lasaitasuna mantentzea, biktimaren kontakizuna zalantzan ez jartzea eta haren erabakiak errespetatzea. Gainera, argibide praktikoak ematen dira kaltetuei laguntzeko moduari buruz, eta, beharrezkoa bada, senideekin, larrialdi-zerbitzuekin edo erakunde-baliabideekin harremanetan jartzen dira.

Establezimenduak ezagutzeko, ikurra egongo da agerian.

Informazio gehiago: www.lgbtipointssarea.eus

2025-05-16