3. lineako erabiltzaileek txartel bakarra ordainduko dute lur azpiko sarean egin behar dituzten joan-etorrietan.

BGPko Kontseiluak erabaki du Metro Bilbaoko 1 eta 2 lineek eta Euskotrenen 3. lineak zerbitzu bakar moduan funtzionatuko dutela herritarrentzat.

Bizkaiko Garraio Partzuergoak (BGP), Eusko Trenbideak (ET/FV) eta Metro Bilbaok egin duten akordioaren arabera, linea berria abian dagoenean txartel eta tarifa berberak erabiliko dira bi operadoreetan.

BGPko Kontseiluak erabaki du Metro Bilbaoko 1 eta 2 lineek eta Euskotrenen 3. lineak zerbitzu bakar moduan funtzionatuko dutela herritarrentzat.

Bizkaiko Garraio Partzuergoak (BGP), Eusko Trenbideak (ET/FV) eta Metro Bilbaok egin duten akordioaren arabera, linea berria abian dagoenean txartel eta tarifa berberak erabiliko dira bi operadoreetan.

Bizkaiko Garraio Partzuergoko (BGP) Kontseilu Nagusia gaur eguerdian bildu da Bilbon, eta hartu duen erabakiaren ondorioz Metro zerbitzuaren hiri inguruko edozein lineatan mugitzen diren erabiltzaileei ez zaie ontzi-aldaketa aplikatuko. Hau da, 1., 2. edo 3. lineako edozein erabiltzailek bidaia bakarra ordainduko du, baldin eta bidaia hori hiri inguruko geltokien artean egin bada.

3. linea abian jarri eta azaldutako premisaren arabera ustiatu baino lehen, alabaina, erabaki batzuk hartu behar dira operadoreen tarifa-eskemari lotuta; izan ere, 2017. urtean abian jarriko den trazadura berri hori metroko beste linea bat izango da herritarrarentzat, bi operadore desberdinek ustiatzen badute ere. Hori da akordioaren ondorio garrantzitsuenetako bat. Alderdiek honako premisa adostu dute hasieran: 3. linea (San Antonio-Matiko) Metroaren beste linea bat izango da ondorio guztietarako, eta L1, L2 eta L3 lineen artean egiten den edozein bidaia Metroko bidaia bakar gisa hartuko da erabiltzailearentzat, hots, ontzi-aldaketarik egin ez dela ulertuko da.

Akordioaren bidez Bizkaiko Garraio Partzuergoak konpromiso gisa hartu du L3 linea abian jartzeari lotuta deskribatu diren ekintzak garatzeko Metro Bilbaoko eta Euskotreneko esparru guztietan behar diren ekipamenduaren eta sistemen erosketa eta hasierako egokitzapena finantzatuko dituela.

Bestalde, 28/040 eta 29/040 kilometro-puntuetan bide-plataforma berritzeko eta Plentziako geltokiko 2. bideko nasa luzatzeko lizitazioa onartu du Bizkaiko Garraio Partzuergoak. Urdulizko bidea lurperatzeko lanen ondorioz tarte horretan zerbitzurik ez dagoela aprobetxatuko da. Aurrekontua 777.719,19 euro da, eta lanak burutzeko epea 3 hilabetekoa.

Azkenik, BGPk Thales enpresari adjudikatu dio Urdulizko bidea lurperatzeko lanen ondorioz Metro Bilbaoko Aginte-mahai Zentralizatuan behar den softwarea egokitzeko zerbitzua, 280.890,61 eurotan eta sei hilabetetan burutzeko.

2016-04-19