Eraketa legearen eta estatutuen edukiari dagokionez aldaketak egon dira, eta horien artean honako hauek nabarmentzen ditugu:
- 1979 urteko Autonomia Estatutua indarrean jarri zenean, garraio arloko eskumenak Estatutik Autonomia Erkidegora eskualdatu ziren eta horren eraginez, Eusko Jaurlaritzak bere gain hartu zituen Estatuko Administrazioari zegozkion funtzioak.
- Partzuergoan sartzen dira beste udal bi: Erandio eta Etxebarri.
- Desagertu egiten dira Bilbo Handiko Administrazio Korporazioaren ordezkaritza eta sindikatuko lehendakaria. Finantzaketari dagokionez ere, aldaketak egon dira. Izan ere, 1986 urtean egin beharreko inbertsioak handiak zirelako, Bizkaiko Foru Aldundia udalen betebeharretan subrogatu zen. Hori horrela izanik, honela geratu zen finantzaketa:
- %50 Eusko Jaurlaritzak
- %50 Bizkaiko Foru Aldundiak