Barik txartela % 1,5 gehiago erabili da, eta lehenengo aldiz egin dira 120 milioi balioztatze baino gehiago urtean.

BGPk Bizkaian zehar garraio publikoan mugitzeko atera zuen kontakturik gabeko euskarriak 120.065.100 bidaia erregistratu zituen iaz. Lurraldeko joan-etorrien % 73 inguru Barik txartela erabiliz egiten dira. Bizkaiko garraio publikoko “contactless” edo kontakturik gabeko txartelak 73.895 bidaia erregistratu zituen Gasteizko tranbian.

2012ko urrian denentzat aktibatu zenetik, Barik txartelaren erabilera etengabe ari da hazten. 2015ean zehar, Bizkaiko Garraio Partzuergoaren (BGP) kontakturik gabeko euskarriak 120.065.100 bidaiari izan ditu, hau da, 2014an baino 1.753.335 gehiago. Horrela, hazkunde-tasa % 1,48koa izan da.

Txartelaren hedapena eta erabilera bizkaitar guztien artean zabaldu da; izan ere, gaur egun Bizkaiko biztanleak baino Barik txartel gehiago daude: 1.322.243 txartel daude. Eta Bizkaiko “muga” ere gainditu du txartelaren erabilerak. Kopuru orokorrak aintzat hartuta, datu bat azpimarratu behar da: Barik txartelarekin Gasteizko tranbian egin ziren 73.895 bidaiak, Barik, Mugi (Gipuzkoa) eta Bat (Araba) euskarriak Eusko Jaurlaritzaren menpeko garraiobideetan (Gasteizko eta Bilboko tranbiak eta Larreinetako funikularra) erabili ahal izateko akordioari esker egin zirenak.

Iaz, Barik txartelaren erabiltzaileek 11.480.051 aldiz kargatu zuten txartela (94,79 milioi euro) eta 242.560 txartel berri igorri ziren.

Gaur egun 1.322.243 Barik txartel daude; horietako 435.040 pertsonalizatuak dira (245.877 gorriak, Gizatrans) eta gainerakoak, 887.203, anonimoak dira (hauetako 49.259 erregistratuta daude).

Txartela errazago erabiltzeko asmoz, Bizkaiko Garraio Partzuergoak txartela kargatzeko saltoki gehiago prestatu du. Bizkaian guztira 1.130 saltoki fisiko daude txartela kargatzeko, eta lurraldetik kanpo beste 298 saltoki Kutxabank kutxazainetan (87 Araban eta 206 Gipuzkoan). Abendutik aurrera, gainera, Barik ctb.eus webgunearen bidez ere karga daiteke; eta laster sakelako telefonotik ere egin ahal izango da. Bestalde, erabiltzaileek denbora luzeagoan erabili ahal izango dute txartela, BGPk iaz erabaki baitzuen txartelaren indarraldia beste hiru urtez luzatzea (4tik 7 urtera igaroz).

Partzuergoaren kontakturik gabeko txartelarekin Bizkaiko garraio publiko ia guztiak erabil daitezke.

2016-02-05