Barik txartela sakelako telefonoaren bidez kargatzeko BGPren “app”-ak 2.414 deskarga izan ditu egun bakarrean.

Aktibo egon den lehenengo egunean, Google PlayStore-n dagoen aplikazioak guztira 2.414 deskarga izan ditu. Barik txartela kargatzeko aukera ematen duen “app” hori dagoeneko eskuratu duten erabiltzaileek 6.758 kontsulta eta kargatzeko 572 eragiketa egin dituzte Android 4 sistema-eragilea edo berriagoa duen smarthone batetik (563 Barik diru-txartelarenak eta 9 hileko txartelarenak).

Aktibo egon den lehenengo egunean, Google PlayStore-n dagoen Bizkaiko Garraio Partzuergoaren (BGP) Barik aplikazioak guztira 2.414 deskarga izan ditu. Barik txartela kargatzeko aukera ematen duen “app” hori dagoeneko eskuratu duten erabiltzaileek 6.758 kontsulta eta kargatzeko 572 eragiketa egin dituzte Android 4 sistema-eragilea edo berriagoa duen smarthone batetik (563 Barik diru-txartelarenak eta 9 hileko txartelarenak). Eragiketa horien bidez 5.607,2 euro ordaindu dira.

Atzotik, beraz, dagoeneko posible da Barik txartela sakelako telefono adimendun batetik kargatzea. Bizkaiko Garraio Partzuergoak (BGP) Google PlayStore-n aktibatu du “app” hori. Aplikazioan, egun bakarrean txartela kargatzeko 2.414 toki berri egon dira erabilgarri, aurretik Bizkai osoan zehar zeuden 800 kargatzeko tokiez gainera (tabako-dendak, kioskoak, kutxazainak, geltokiak...). Aplikazio berriari esker, erabiltzaileak edozein Barik kargatu ahal izango du, nahi beste aldiz, edozein tokitatik eta eguneko edozein ordutan. Lehenengo egunean, BGPk ez du azpimarratzeko moduko gertaerarik erregistratu.

Partzuergoak aurreikusitakoaren arabera, garraio-txartelak “on line” kargatuko dira; horretarako, NFC (Near Field Communication) teknologia aktiboa duen sakelako telefono “adimentsua” erabili beharko da, eta ordainketa segurua egiteko atebidearen bitartez ordaindu beharko da. Beraz, erabiltzaileak edozein tokitatik handitu ahal izango du bere txartelaren saldoa, edo Barik-en sar daitekeen garraio-txartel bat erosi ahal izango du, kargatzeko saltoki fisiko batera joan beharrik izan gabe.

Funtzionamenduari buruzko bideoa: http://www.ctb.eus/sites/default/files/Barik2016Eusk.mp4

2016-03-01