BGP-k lehiaketa bat antolatuko du katenaria mantentzeko makina bat eskuratzeko eta Metroko 24 unitateren ateak hobetzeko

BGP-ko Kontseilu Nagusiak kontratuaren lehiaketa onetsi du. Dresina berriari dagokionez, trenbideetatik dabilen katenaria mantentzeko makina espezifiko bat da, eta 1.270.000 euroko aurrekontua dago horretarako, Eta 24 metro-unitateren bidaiarien ateak egokitzeko lizitazioa deitzea onetsi dute, 1.520.000 euroko zenbatekoan.

Bizkaiko Garraio Partzuergoko (BGP) Kontseilu Nagusia gaur eguerdian bildu da Bilboko egoitzan, eta bertan onetsi du trenbideetatik doan katenaria mantentzeko dresina edo makina berri bat hornitzeko kontratuaren lehiaketa deitzea 1.270.000 euroko zenbatekoan, eta urtebeteko epean, urteko bi partidatan. Gainera, 24 metro-unitateren bidaiarien ateak egokitzeko lizitazioa deitzea onetsi dute, 1.520.000 euroko zenbatekoan, eta lau urteko epean, urteko bost partidatan.

Dresina berriari dagokionez, trenbideetatik dabilen katenaria mantentzeko makina espezifiko bat da, eta 1.270.000 euroko aurrekontua dago horretarako, urteko bi partidatan banatuko dena, bat aurten eta bestea 2018. urtean. Modu jarraituan erabiliko da urteko gau guztietan zuzentzeko eta prebentziozko mantentze-lanak garatzeko, bai eta Metro Bilbaoren azpiegituran sortzen diren beste betekizun batzuetarako laguntza-zerbitzuetarako ere. Berezia da, bi bidetakoa baita, eta gomazko gurpilekin errepidetik zirkulatu ahal izango du, baina baita trenbidetik ere ohiko diplorys direlakoekin.

Guztira, 500 serieko bost bagoiko 13 tren-unitateren eta lau bagoiko 11 tren-unitateren ateak egokitu beharko dira, hau da, 24 ate lau bagoiko konposizioan eta 30 ate bost bagoiko konposizioan (54 ate). BGPko Kontseilu Nagusiak jarduketa hori 1.520.000 euroko zenbatekoan kaleratzea onetsi du. Lau urteko epean egiteko lana izango da, urteko bost partidatan.

2017-05-03