BGPak lizitatzera atera du Metro Bilbaoko Kabiezeseko behin betiko azpiestazioa eraikitzeko proiektuaren idazketa.

Proiektuak Iberdrola transformazio-zentrotik hargune elektrikoa, 2. lineara elikadura-hargunea, azpieztazio elektrikoa eta azpieztazioaren eraikina eraikitzea hartzen du barne.

Bizkaiko Garraio Partzuergoak (BGPak) lizitatzera atera du Kabiezeseko behin betiko azpiestazioa, 145.000 eurotan eta 8 hileko egikaritze-epean, eraikitzeko proiektua. Proiektua idazteko zerbitzuaren lehiaketak irismena dauka; izan ere, proiektuak Iberdrola transformazio-zentrotik hargune elektrikoa, 2. lineara elikadura-hargunea, azpieztazio elektrikoa eta azpieztazioaren eraikina eraikitzea hartzen du barne. Hori abian jartzen denean, amaitutzat joko da Bizkaiko Santurtzi udalerriko puntu horretan egun dagoen behin-behineko azpieztazio operatiboaren jarduera, Kabiezesetik zirkulatu ahal izateko behin-behinean eraiki zena, hain zuzen.

Tren-unitateak katenariaren bitartez elikatzen dira; hau da, linea bakoitzan zehar estrategikoki jarrita dauden azpieztazioetan sortzen den energiaren bidez. Gaur egun, Metro Bilbaoren 2. lineak bi azpieztazio elektriko ditu Ansio eta Urbinagan, eta behin-behineko azpieztazio bat Kabiezesen (2. lineako tunelaren biseran behin betikoa funtzionatzen hasten denean itzaliko dena); instalazio horiek Metro Bilbaoko sare osoan zehar energia elektrikoa igorri eta banatzeko egokiak diren tentsio-mailak ezartzeko helburua dute.

2016-11-04