BGPk 41.112 titulu berri merkaturatu ditu maiatzean, aurreko txartelekin baino 7.000 gehiago.

Martxoaren 8an aldi baterako txartel multimodalak kaleratu ziren Bizkaiko garraio publikoko erabiltzaileen eskaerei erantzuteko, eta ordutik, lehenengo hilabete osoa igaro eta gero, konparatzeko moduan gaudenean, Bizkaiko Garraio Partzuergoak balorazio oso positiboa egin du

Arretarako toki nagusiak Metro Bilbao, Euskotren, Bizkaibus, Bilbobus, Renfe eta San Mameseko BGPren Bezeroari Arreta emateko Bulegoa (BAB) izan dira, eta informazioa eskaintzen jarraitzen dute kasu bakoitzean zein txartel komeni den aholkatzeko

Martxoaren 8an aldi baterako txartel multimodalak kaleratu ziren, eta ordutik lehenengo hilabete osoa igaro eta gero, konparatzeko moduan gaudenean, Bizkaiko Garraio Partzuergoak balorazio oso positiboa egin du. Hori da maiatzeko egoera titulu berriak martxoan kaleratu osteko lehenengo egunak zein apirilean bidaiari gutxiago ekarri zuten Aste Santua eta Pazko astea igaro eta gero. BGPk 41.112 txartel berri merkaturatu ditu maiatzean, aurreko txartelek aldi berean kaleratutakoak baino 7.000 gehiago. Emaitza horiek erakusten dute BGPk ezarritako eredu berriari esker, Bizkaiko garraio publikoa erabiltzen dutenen eskaerei erantzun zaiela.

Aldi baterako txartel multimodal berriak Bizkaiko garraiobide handienetako hirutan erabili ahal dira (Metro Bilbao, EuskoTren eta Bilboko tranbian). Bizkaiko Foru Aldundiak bat egin du ekimenarekin; lankidetza horri esker, Bizkaian erroldatutako gazteek txartel multimodal berriak metroan, trenean eta tranbian erabiltzeaz gain, Bizkaibusen ere erabili ahal izango dituzte.

Erabiltzaileek gehien komeni zaien aldi baterako txartel multimodala kargatu ahal dute, bi bertsio dituzten tituluak: bat oro har jendearentzat dagoena eta bestea gazteentzat pentsatutakoa. Bertsio bakoitzean, halaber, bi aukera daude: bidaia mugatuekin bat eta bidaia mugagabeekin beste bat.

Maiatzean, gazteek azterketak dituzten hilean, 41.112 titulu berri saldu ziren: 21.547 BIDAI 50 (% 52,41), 5.425 BIDAI 70 (% 13,20), 7.745 BIDAI ORO (% 18,84), 3.748 GAZTE 70 (% 9,12) eta 2.647 GAZTE ORO (% 6,44), eta, horiez gain, ia beste 8.000 gehitu behar dira Metro Bilbaoko urteroko Gazte txartelengatik.

Txartel multimodal berriek abantaila bat dute aurrekoekin alderatuta; izan ere, orain arte, aldi baterako titulu guztiek −Metro Bilbaoko hileko txartela, Bizkaibuseko Gazte txartela, EuskoTreneko hileko txartela eta Metroko Super 50− garraiobide bakarrean erabili zitezkeen. Orain, titulu berarekin, erabiltzaileek atxikitako garraiobide guztietan bidaiatu ahal dute erakunde-arteko lankidetza-erabaki eta esfortzu handiari esker. Ondorioz, Bizkaiko garraio publikoa erabiltzen duten herritarrei erosotasun handiagoa eta zerbitzu hobea eskainiko zaie.

Halaber, Metro Bilbao, Euskotren, Bizkaibus eta Renfeko ohiko arreta-puntuek horien inguruko informazioa ematen jarraitzen dute, bai eta BGPren webguneak (www.ctb.eus) eta Bezeroen Arretarako Bulegoak ere (946 855 000 edo barikctb@cotrabi.eus). Xede horretarako, langile gehiago jarri dira. Gaur egun ere, puntu horiek irekita daude erabiltzaile bakoitzari zehazki kasu bakoitzean zein txartel dagokion aholkatzeko.

Bizkaiko Garraio Partzuergoak nahi du garraio publikoa erabiltzen duten pertsona guztiak informazio-puntu horietako batera joatea eta erabiltzen ari diren txartela beren premietara hobekien egokitzen dena ote den galdetzea.

2017-06-09