65 urte baino gutxiagoko adina dutenek erabili ahalko dute eta beharrezkoa izango da txartel pertsonalizatua izatea.
Bizkaiko Garraio Partzuergoak (CTB) Barik Mobile zerbitzua aktibatu du, txartel digitala deskargatu eta garraio publikoan egindako bidaiak mugikorrarekin ordaindu ahal izateko. Oraingoz, Android sistema eragilearekin soilik erabil daiteke aplikazioa, baina Apple-ekin lanean ari gara urtearen amaieran Iphone gailuetan ere aktibatzeko. Zerbitzu hori baliatu ahal izateko, beharrezkoa izango da Google Play Store-n aplikazioa deskargatzea eta NFC teknologia duen gailu bat izatea.
Erabiltzaileek Barik txartel pertsonalizatua izan beharko dute —alde batera utzita diru-zorroaren titulua ala aldi baterako txartela erabiltzen duten—, eta 65 urte baino gutxiago eta 15 urte baino gehiago izan beharko dituzte. BPGk proba pilotu bat hasi zuen 2020an 26 urtetik beherako gazteekin, eta orain 65 urte baino gutxiagoko adina dutenei ere zabaldu die aukera; horrenbestez, Gizatrans titulua dutenek hilabete batzuk itxaron beharko dute oraindik Barik Mobile erabili ahal izateko.
Txartel digitala garraio publiko guztietan erabili ahal izango da, Renfen, Bizkaia Zubian (igarotzeko plataforman), Portugaleteko txalupetan eta Metro Bilbaoren Etxebarriko, Leioako, Ibarbengoako eta BECeko autoetarako disuasio-aparkalekuetan izan ezik, horietan txartel fisikoa erabiltzen jarraitu beharko baita espazio horietako makinak egokitu arte.
Barik Mobile aplikazioak informazio zehatza jasotzen du, hala nola egindako azken mugimenduak, kargaren egiaztagiriak, MovEuskadi bidaien planifikatzailea, Bizkaiko garraioaren mapa eta Barik sistemaren informazio guztia. Horretarako, alta eman beharko da, eta BPGren aplikazioan eta webgunean sartzeko erabiltzailea eta pasahitza sartu beharko dira. Halaber, tituluak kargatu eta aldi baterako tituluen eremuak handitu ahal izango dira aplikaziotik bertatik.
Edozein Barik txartel anonimo pertsonalizatzeko aukera dago garraio-operadoreen Jendearen Arretarako bulegoetan; horrez gain, webgunerako sarbidea aktibatuko da bertan.
Informazio gehiago BGPren webgunean - https://bit.ly/4c0mJFF -, 900 840 655 telefonoan eta email barikctb@cotrabi.eus