ALBERTO LOYO argazkagatik, “Nire bizitza garraio publikoan” kategorian.
IGNACIO ARGUMEDO “Garraio jasangarria” kategorian.
GORKA VEGA “Garraio publikoa eta Bizkaiko leku enblematikoak” kategorian.
BGPk EL CORREO S.A.U. egunkariari laguntzen dion argazki-lehiaketaren bosgarren edizioaren helburua Bizkaiko garraio publikoaren argazkirik onenak bidali dituzten hiru erabiltzaileak saritzea izan da, hiru ikuspegitatik.
“Nire bizitza garraio publikoan” kategoriarako, saria Alberto Loyok egindako argarkiak jaso du.
“Garraio jasangarria” kategoriarako, saria Ignacio Argumedok egindako argazkiak jaso du.
Eta “Garraio publikoa eta Bizkaiko leku enblematikoak” kategorian epaimahaiaren saria Gorka Vegaren argazkiak jaso du
“Bizkaiko garraio publikoari begirada bat” lehiaketaren bosgarren edizioan hiru kategoria egon dira:
Nire bizitza garraio publikoan:irudiek garraio publikoan ematen dugun denbora islatu beharko dute. Egunero, bizkaitar askok erabiltzen dugu garraio publikoa hainbat tokitara joateko, hala nola ikastetxera, lanera, aisia-zentroetara eta abarretara. Gure bizitzaren zati bat garraio publikoan pasatzen dugu, eta kategoria horretara bidaltzen dituzun argazkiek hori islatzea nahi dugu.
Garraio jasangarria: garraio jasangarria, garraio publikoak jasangarritasunari egiten dion ekarpena adierazten duten irudiak.
Garraio publikoa eta Bizkaiko leku enblematikoak: garraioa gure probintziako leku eta ingurune enblematikoekin batera bizi den lekuak. Itsasadarra, xarma duten lekuak, monumentuak, haranak, mendiak.
Gorka Ugalde, BGPko zuzendari nagusiak eta El Correo egunkariko arduradunak sariak banatu dituzte ostiralean eta lehiaketan parte hartu duten guztiei eskerrak eman dizkiete. 300 argazki inguru jaso ditu.
