BGPk metro geltokietako argi-iturriak aldatuko ditu.

BGPk kendu egindo ditu Areeta, Moyua eta San Mameseko metro geltokietako argi-iturriak eta horien ordez LED teknologiadunak jarri. Horrela, metroan energia eraginkorragoa izateko planari eusten zaio.

BGPk kendu egindo ditu Areeta, Moyua eta San Mameseko metro geltokietako argi-iturriak eta horien ordez LED teknologiadunak jarri.
Horrela, metroan energia eraginkorragoa izateko planari eusten zaio. Orain arte, Abandoko eta UT 500 serieko 24 trenetako fluoreszenteak kendu dira.
bgp-k 150.000 euro inbertituko ditu Metro Bilbaoren Areeta, Moyua eta San Mameseko geltokietako argiak aldatzeko.
Neurri honen helburu nagusia dirua aurreztea da. Aurreikuspenen arabera, hodi fluoreszente berriei esker %57 murriztuko da energiaren kontsumoa.

2015-02-06