Bi aste eskasetan, 200.000 erabiltzailek baino gehiagok luzatu dute Barik txartelaren iraungitze-data

Dagoeneko erabiltzen ari diren txartelen baliozkotasun-epea 4 urtetik 7 urtera luza daiteke, erabiltzaileentzako kosturik gabe. Aldaketa hori Metro Bilbaoko geltokietan egin daiteke, txartelak saltzeko eta kargatzeko makina automatikoetan; eta, abuztuaren 4tik (asteartetik) aurrera, sareko beste 550 puntutan ere aldatu ahal izango da (Bizkaibuseko eta Bilbobuseko kabinetan, kioskoetan eta merkataritza lokaletan).

Bi aste eskasetan 200.000 Barik txartel baino gehiagoren iraungitze-data luzatu da 3 urtez. Bizkaiko Garraio Partzuergoak (BGP) uztailaren 13an aktibatu zuen Barik txartel guztien (anonimoak zein pertsonalizatuak) baliozkotasun-epea 4 urtetik 7 urtera aldatzeko aukera, Metro Bilbaoko geltokietan. Abuztuaren 4tik, asteartetik, aurrera Bizkaiko garraio-sarearen beste 550 puntutan ere luzatu ahal izango da iraungitze-data (Bizkaibus eta Bilbobuseko kabinetan, estankoetan, kioskoetan, eta sistemari atxiki zaien merkataritza lokaletan).

Txartelen iraungitze-data luzatzeko, erabiltzaileek Metro Bilbaoko geltoki batera joan behar dute, Barik-a iraungi baino lehen. Txartelak saltzeko eta kargatzeko makinetan barik sartu eta automatikoki txartelaren baliozkotasun-epea luzatuko da, erabiltzaileentzako kosturik gabe.

Datorren abuztuaren 4tik aurrera erabiltzaileek txartelen iraungitze data aldatu ahal izango dute Bizkaibus eta Bilbobuseko kabinetan eta estanko kiosko eta merkataritza lokaletan. Kontsulta edo errekarga bat egiterakoan txartelaren baliozkotasun-epea automatikoki luzatuko da, erabiltzaileentzako kosturik gabe.

2015-07-13