Datorren asteartetik aurrera indarrean sartuko dira % 50eko hobariak aldi baterako abonuekin eta BARIK txartelarekin egiten diren bidaietan

Jendaurrean jartzeko epea igarota deskontuak otsailaren 20tik aurrera ezarriko dira eta urtebeteko iraupena izango dute

Neurri honekin, astelehen honetan Bizkaiko Aldizkari Ofizialean (BAO) argitaratu ondoren eta garraio publikoaren erabiltzaileen prezioen murrizketa luzatzea xedatzen duen abenduaren 28an argitaratutako 8/2023 Errege Dekretuan ezartzen denarekin bat, astearte honetatik aurrera Bizkaiko Garraio Partzuergoak (CTB) % 50eko hobaria aplikatuko du partzuergoko tituluekin ordaindutako bidaia guztietan: Bidai 50, Bidai 70, Bidai Oro, Gazte 70 eta Gazte Oro aldi baterako abonuak (operadorea edozein dela ere) eta Metroko 1,2 eta 3 lineetako Barik tituluak (Gizatrans eta Creditrans).

Beraz, administrazio-izapideak bete ondoren, deskontuak otsailaren 20tik aurrera aplikatuko dira eta indarrean jartzen direnetik zenbatuko den urtebeteko iraupena izango dute.

Horrela CTBk urtarrilaren 4an ezohiko kontseiluan onartutako % 50eko deskontuak aplikatzen ditu Garraio Partzuergoak arautzen dituen prezio guztietan.

2024-02-19