Datuak babesteari buruzko informazio gehigarria eta zehaztua datuak babesteko erregelamendu orokorraren arabera 2016/679

Arduraduna Consorcio de Transportes de Bizkaia (CTB)
Helbidea: Ugasko, 5 bis-1º dcha. – 48014 – Bilbao
Telefonoa: 94 476 61 50
Posta elektronikoa: barikctb@cotrabi.eus
Datuak Babesteko ordezkariaren kontaktua: dpd@cotrabi.eus
Eskari/Baimen-formularioko datuen xedea Titularraren eta/edo hala badagokio, pertsona baimenduaren datu pertsonalak tratatzea baimen honen helburu diren zerbitzuak emateko eta aurretiaz izapidetzeko
Eskariaren datuak gordeko dira harik eta Eskaria/Baimen-formularioa helburu den BARIK txartela baliogabetu arte edo interesdunak ezabatzea eskatu arte .
Eskari/Baimen-formularioko datuen legitimazioa Titular eta/edo hala badagokio, pertsona baimenduaren adostasuna.
Intzidentzia- erreklamazio- edo iradokizun-orrietako datuen xedea Erabiltzailearen datu pertsonalak tratatzea intzidentzia erregistratzeko eta izapidetzeko, edo hark egindako erreklamazio edo iradokizunerako.
Intzidentzia-, erreklamazio- eta iradokizun- orrietan sartutako datuak, gordeko dira lau urteko epea bete arte, erantzun ziren egunetik hasita, edo interesdunak ezabatzea eskatu arte.
Intzidentzia- erreklamazio- edo iradokizun-orrietako datuen legitimotasun Beharrezko tratamendua, tratamenduaren arduradunari aplikagarria dena legezko betebehar bat betetzeko, CTBren araudiararekin eta Bizkaiko garraio publikoaren kudeaketa- eta koordinazio-eskumenekin bat etorriz.
Txartelak, tituluak eta/edo onurak lortzeko datuen xedea Barik txartelaren kudeaketa, titulu komunen eta garraio publikoaren kudeaketa eta koordinazioa.
Datu pertsonalak gordeko dira harik eta interesatuak lortutako tituluak eta txartelak ezeztatuak izan arte edo horrek deuseztatzea eskatu arte.
Txartelak, tituluak eta/edo onurak lortzeko datuen xedea Garraio arloko eskumenak erabiltzea. Gainerako xedeetarako, eskatzen den adostasuna.
Interesatuak behar diren eskakizunak egiaztatu behar ditu behar den dokumentazioa aurkeztuz, baldin eta ez badu bere baimena ematen adierazitako helburua duen informazioa beste administrazio batzuei eskatzeko.
NFC aplikazioa probatzeko datuen xedea Barik NFC aplikazioa probatzeko komunikazioak kudeatzea. Probak irauten duen bitartean gordeko dira datu horiek.
NFC aplikazioa probatzeko datuen legitimazioa Garraioaren arloko eskumenak baliatzea. Gainerako xedeetarako, eskatzen den baimena.
Hartzaileak Ez da daturik hirugarrenei transferituko, legezko betebeharra ez bada.
Bideozaintzako irudien helburua BGPren instalazioen bideozaintza egitea pertsona, ondasun eta instalazioen segurtasuna bermatzeko.
Irudiak hilabetez gordeko dira, salbu eta epe luzeagoan gordetzen badira aseguru-konpainiei, segurtasun-indar eta -kidegoei edo epaitegi eta auzitegiei jakinarazteko.
Bideozaintzako irudien legitimazioa DBEOren 6.1.e artikulua: Interes publikoko zeregin bat betetzea.
Bideozaintzako irudien hartzaileak Aseguru-konpainia, segurtasun-indar eta kidegoak, epaitegiak eta auzitegiak.
Eskubideak Interesdunak bere datu-pertsonalak eskuratzeko eskubidea dauka. Era berean, datu zehaztugabeak zuzentzea eskatu ahal du edo, hala badagokio, datuak ezabatzea, datuak jaso ziren xederako beharrezko ez direnean, besteak beste.
Bideozaintzako irudien kasuan, interesdunek eskubidea dute beren datu pertsonalak ikusteko edo, kasuan kasu, horiek ezabatzeko eskatzeko jaso zirenetik hilabete baino gehiago igaro bada, “Helburua” epigrafean aipatutako salbuespena gorabehera.
Egoera jakin batzuetan, interesdunak bere datuak tratatzearen aurka egin dezake edo tratamendu hori mugatzea eskatu ahal du. Horrela bada, datu horiek bakarrik gordeko dira erreklamazioen aurkako defentsarako.