Garraio Partzuergoak Barik Mobile proiektu pilotu aurreratu du

Bizkaiko Garraio Partzuergoak Barik Mobile proiektua garatzen ari da. Horren bitartez, Barik txartela zure telefono mugikorrean bertan eraman dezakezu
Teknologia berri hau hartzen duen proiektuaren konplexutasuna kontuan hartuta, beharrezkoa zen aldez aurretik proba pilotu bat martxan jartzea. Hasiera batean, Gazte 70 edo Gazte Oro tituluen erabiltzaileei zuzendu zitzaien. Titulu horiek, hain zuzen ere, metro-sisteman, Bizkaibusen, Euskotrenen, Euskotranen, Lejoan Busen, Sopelbusen eta Larreinetako funikularrean erabili ahal ziren.

Bizkaiko Garraio Partzuergoak Barik Mobile proiektua garatzen ari da. Horren bitartez, Barik txartela zure telefono mugikorrean bertan eraman dezakezu.

Teknologia berri hau hartzen duen proiektuaren konplexutasuna kontuan hartuta, beharrezkoa zen aldez aurretik proba pilotu bat martxan jartzea. Hasiera batean, Gazte 70 edo Gazte Oro tituluen erabiltzaileei zuzendu zitzaien. Titulu horiek, hain zuzen ere, metro-sisteman, Bizkaibusen, Euskotrenen, Euskotranen, Lejoan Busen, Sopelbusen eta Larreinetako funikularrean erabili ahal ziren

Azaroaren 30etik aurrera, kolektibo horrek bere diru-zorroarekin bidaiatzeko aukera ere izango du Metro zerbitzuan, Bizkaibus, Euskotren, Bilboko Tranbian, Lejoan Busan, Larreinetako Funikularrean Sopelbusen, Bilbobusen, Artxandako Funikularrean, Kbusen, Etxebarri Busen, Erandio Busen eta Ereagako Igugailuan bidaiatzeko.

Proba pilotuari esker, ondorioak atera ahal izango dira Barik Mobile gainerako bidaiariei helarazteko; izan ere, Barik txartelaren abantaila eta deskontu guztiak eskuratu ahal izango dituzte beren telefonoa bakarrik erabiliz.

Parte hartzeko baldintzak honako hauek dira:

  • Barik Sistemako Gazte erabiltzailea izatea (26 urte baino gutxiago edukitzea eta Bizkaian erroldatuta egotea), bai eta normalean Gazte 70 edo Gazte Oro tituluekin bidaiatzea ere.
  • Honako hau duen telefono mugikor bat edukitzea: NFC teknologia eta Android 8.0 sistema eragilea edo hori baino berriago bat.
  • • Proba pilotuan parte hartzeko eskaera egitea. BGP arduratuko da parte hartzea onartzeaz, baldintzak betetzen direla egiaztatu eta gero

Proiektu pilotuan parte hartu nahi izanez gero, irakurri Parte hartzeko baldintzak eta eman izena

Zozketa bat egingo da parte-hartzaileen artean, eta hiru hilabetez garraio publikoa doan erabiltzeko saria banatuko da.

2021-11-30