Garraio Partzuergoak proba pilotua hasiko du Barik txartela sakelako telefonotik kargatzeko

Barik txartel pertsonalizatuak (argazkidunak) edo erregistratuak dituzten bezeroak aukeratuko ditu BGPk, eta haiekin “app” berri bat probatuko du 4 hilabetean zehar. Android 4.0 sistema eragilea edo berriagoa eta NFC teknologia dituzten sakelako telefonoentzat izango da aplikazioa.

Bizkaiko Garraio Partzuergoak (BGP) gaur bertan hasiko du Barik txartelak sakelako telefonoaren bidez kargatzeko proba pilotua. Oraingoz, sistema probatuko duten erabiltzaileak bila dabil BGP, baina urtea amaitu baino lehen modu masiboan erabili ahal izango da. Proba egingo duen taldean sartu nahi duten boluntarioek Barik pertsonalizatua (argazkiduna) edo erregistratua eduki behar dute; horrez gain, haien sakelako telefonoak NFC teknologia eduki behar du, eta telefono horren sistema eragilea Android 4.0 edo berriagoa izan behar da.

Baldintza horiek betez gero, bezeroek hemen eman dezakete izena: Partzuergoaren webguneko (ctb.eus) “nire Barik-en sartu” aukera, “NFC PILOTUA” atala. Gero, BGPk esteka bat bidaliko dio mezu elektroniko baten bidez, esteka horretan klik eginez sakelako telefonorako “app”-a jaitsi ahal izateko. Aplikazio berri horri esker erabiltzaileak edozein Barik kargatu ahal izango du, nahi beste aldiz. Horretarako, kargatu nahi duen billetea aukeratu behar du, eta bankuko txartel baten datuak sartu (merkataritza elektroniko segurua) zenbateko hori ordaintzeko.

2015-07-16