Gaurtik aurrera Barik txartelarekin bidaiatu ahal izango duzu Donostiako Udal-Autobusetan.

Barik txartela erabiltzen duten pertsona guztiek sare guzti horretan erabili ahal izango dituzte bai tarifa hobaridunak, bai pertsonalizatu gabeko txartelak; gainera, hainbat aldiz balioztatu ahal izango dira.
Elkarreragingarritasunari buruzko proiektua joan den otsailean hasi zen, 45. linearekin. Izan ere, linea hori aukeratu dute pixkanaka-pixkanaka egin den ezarpenaren abiapuntu gisa; astez aste ezarri da, gaur arte.

Bizkaiko Garraio Partzuergoak (BGP) jakinarazi du gaurtik aurrera Barik txartela erabili ahal izango dela Donostiako udal-autobusetan, DBus udal-enpresakoak diren horietan, alegia. Elkarreragingarritasunari buruzko proiektua joan den otsailean hasi zen, 45. linearekin (Renfe Bus geltokiak-Antigua-Aiete). Izan ere, linea hori aukeratu dute pixkanaka-pixkanaka egin den ezarpenaren abiapuntu gisa; astez aste ezarri da, gaur arte. BGPk, halaber, gogorarazi nahi du Gasteizko tranbian ere Barik txartelarekin ordaindu daitekeela 2014ko abendaren 22tik.

Barik txartela erabiltzen duten pertsona guztiek Donostiako udal-autobusen sare guztian erabili ahal izango dituzte bai tarifa hobaridunak, bai pertsonalizatu gabeko txartelak; gainera, hainbat aldiz balioztatu ahal izango dira. Horretarako, Dbus enpresako autobusetan ordaintzeko makina berriak instalatu dira eta gidariek berariazko prestakuntza jaso dute. Makinak gidarien ondoan kokatu dira eta Barik-eko logoekin identifikatu dira.

Neurri horrekin aurrera egin da Euskadin txartel bakarra izateko egitasmoan; horren helburua egun dauden hiru garraio-txartelak —BAT, BARIK eta MUGI, bat lurralde bakoitzeko— euskal garraio publikoaren sare guztian berdin erabili ahal izatea da. Proiektu hori erakunde eta operadore askoren arteko lankidetzari esker burutu da; besteak beste, Eusko Jaurlaritza, Euskadiko Garraio Agintaritza, Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritza (TGG), Bizkaiko Garraio Partzuergoa (BGP), Araban BAT txartela kudeatzen duen erakundea eta Dbus.

2017-03-31