Lehenengo hiru hilabeteetan, kargatzeko 25.000 eragiketa baino gehiago egin zituzten erabiltzaileek sakelako telefonoen Barik aplikazioaren bitartez.

Bizkaiko Garraio Partzuergoaren (BGP) aplikazioarekin, PlayStore-n dagoena, informazioa kontsultatzeko 158.342 eragiketa eta kargatzeko 25.137 eragiketa egin ziren maiatzaren 31ra arte.

Bizkaiko Garraio Partzuergoaren (BGP) aplikazioarekin, PlayStore-n dagoena, informazioa kontsultatzeko 158.342 eragiketa eta kargatzeko 25.137 eragiketa egin ziren maiatzaren 31ra arte.

Abian jarri zenetik hiru hilabete igaro eta gero, Bizkaiko Garraio Partzuergoaren (BGP) “Barik NFC” aplikazioan, guztira, 25.137 kargatze egin dira. Gainera, 16.776 erabiltzailek dagoeneko “app” hori eskuratu dute, Android sistema-eragilean duten sakelakoetatik Barik txartela kargatzeko aukera ematen duena. Guztira, 158.342 informazio-kontsulta egin dira.

Egin diren 25.137 eragiketetatik 24.241 Barik diru-txartela kargatzeko egin ziren eta beste 896 Metro Bilbao, Bizkaibus edo Bilboko Bilbobus eta Artxandako funikularrerako hileko txartelak erosteko.

Martxoaren 1etik, hortaz, dagoeneko posible da Barik txartela sakelako telefono adimendun batetik kargatzea. Bizkaiko Garraio Partzuergoak (BGP) Google PlayStore-n aktibatu du “app” hori. Aplikazioan, denbora laburrean txartela kargatzeko milaka toki berri egon dira erabilgarri, aurretik Bizkaia osoan zehar zeuden 800 kargatzeko tokiez gainera (tabako-dendak, kioskoak, kutxazainak, geltokiak...). Aplikazio berriari esker, erabiltzaileak edozein Barik kargatu ahal izango du, nahi beste aldiz, edozein tokitatik eta eguneko edozein ordutan. Horrez gain, geratzen den saldoari, azken mugimenduei eta beste gauza askori buruzko informazioa lortu ahal izango du.

Ticketing sistemen eremuan izaten diren azken aurrerapen teknologikoak, pixkanaka, Bizkaian ezarri nahi ditu BGPk; hain zuzen, proiektua BGPren politika horren barruan sartzen da. Lortutako datuei erreparatuz gero, arrakasta handia izan duela esan daiteke; izan ere, hasierako espektatibak gainditu dira. Aplikazioa abian jarri aurretik, Barik txartelaren ohiko tokietan kargatu ahal ziren txartelak (Metro Bilbao, Euskotren, Euskotran, Renfe –FEVE barne-, Larreinetako funikularra, Artxandako funikularra, Bilbobus eta Bizkaibuseko kabinak, tabako-dendak, kioskoak, merkataritza lokalak eta BBK-ko kutxazainak); eta abendutik aurrera webgunean bertan (ctb.eus) ere egin daiteke. Une honetan, 1,4 milioi Barik txartel baino gehiago daude zirkulazioan.

Funtzionamenduari buruzko informazio gehiago: http://www.ctb.eus/app-barik-nfc

2016-06-03