
Metro Zerbitzua deritzo Bilbo Metropoliko Trenbidearen 1., 2. eta 3. lineatan eskaintzen den garraio zerbitzu publikoari.
Metro Zerbitzuaren 1., 2. y 3. lineetan egindako bidaia, bidaia bakartzat hartzen da eta bere tarifa ibilitako zeharkatutako guneen araberakoa da. Hileko mugatuarekin bidaiatzen baduzu, bidaia bakarra deskontatuko zaizu.
Zazpikaleak / Casco Viejo geltokian aldaketa egiten bada Metro Zerbitzuaren 1. / 2. eta 3. lineen artean, bidaia bakartzat hartuko da, hau da, lineen arteko aldaketa doakoa izango da bertan, 15 minutuko epean, betiere modu egokian balidatu bada bidaiaren etapa guztietan
Zeharkatu beharreko gune guztietarako baliogarria den bidai-txartela eduki behar da.
Adibideak:
- Erandio-Uribarri1 eta 2 eta guneak
- Otxarkoaga-Abando1 gunea
TITULU MOTAK eta aplikatu beharreko TARIFAK honako hauek dira:
CREDITRANS BARIK TXARTELEAN
Barik txartelean diruzko titulua da. Prezio merkeagoan bidaiatzeko balio du. Dirua bidaiak egin ahala kontsumitzen da. Barik-eko saldo genienez 90,00 € izan daiteke.
Tarifak:
- 1 gune:0,99 €
- 2 gune:1,16 €
- 3 gune:1,26 €
Familia Ugaria izaera egiaztatu duen pertsonarentzat tarifari %20 edo %50eko deskontua aplikatzen zaio, Familia Ugaria arrunta edo berezia bada. Pertsonala eta besterendu ezina da.
Zona | |||
---|---|---|---|
1 | 2 | 3 | |
F20 | 0,79 | 0,93 | 1,01 |
F50 | 0,50 | 0,58 | 0,63 |
GIZATRANS BARIK TXARTELEAN
Izaera sozialeko eta tarifa murriztuko bidaia títulua da, adin jakineko pertsonentzat edo maila zehaztuko urritasun fisikoa edo psikikoa dutenentzat. Txartela lortzerakoan bere onuradun izaera egiaztatu ahal izan duen pertsonak bakarrik eskuratu ahal izango du. Pertsonalak eta besterenezinak da.
Prezio berdina izango du gune guztietan.
- Tarifa ohikoa:0,39 €
- Tarifa F20:0,31 €
- Tarifa F50:0,20 €
ALDI BATERAKO MULTIMODALAK: Bidai 50, Bidai 70, Gazte 70, Bidai Oro, Gazte Oro
Ver "Tarifak Barik"
JOANALDIKOA
Bidai bakarrerako balio du txartelak.
Erabilera epea bi ordukoa izango da, sarreran baliozkotu eta gero.
p>Prezioa desberdina izango da txartela baliozkoa den gune kopuruaren arabera.
Familia Ugaria izaera egiaztatu duen pertsonarentzat tarifari %20 edo %50eko deskontua aplikatzen zaio, Familia Ugaria arrunta edo berezia bada
Gune | |||
---|---|---|---|
1 | 2 | 3 | |
Arrunta | 1,90 | 2,10 | 2,15 |
F20 | 1,50 | 1,70 | 1,75 |
F50 | 0,95 | 1,05 | 1,05 |