
Gune bakarra: Bilbo
TITULU MOTAK eta aplikatu beharreko TARIFAK honako hauek dira:
CREDITRANS BARIK TXARTELEAN
Barik txartelean diruzko titulua da. Prezio merkeagoan bidaiatzeko balio du. Dirua bidaiak egin ahala kontsumitzen da. Barik-eko saldo genienez 90,00 € izan daiteke.
- Tarifa:0,70 €
HIRUKOTRANS BARIK TXARTELEAN
Barik txartelean Familia Ugariak bidaiatzeko Creditrans diruzko titulua da. Txartela lortzerakoan Familia Ugaria izaera egiaztatu ahal izan duen pertsonak bakarrik eskuratu ahal izango du. Creditrans tarifari %20 edo %50eko deskontua aplikatzen dio Familia Ugaria arrunta edo berezia izatearen arabera. Dirua bidaiak egin ahala kontsumitzen da. Pertsonala eta besterendu ezina da.
- Tarifa F20:0,50 €
- Tarifa F50:0,34 €
GIZATRANS BARIK TXARTELEAN
Izaera sozialeko eta tarifa murriztuko bidaia títulua da, adin jakineko pertsonentzat edo maila zehaztuko urritasun fisikoa edo psikikoa dutenentzat. Txartela lortzerakoan bere onuradun izaera egiaztatu ahal izan duen pertsonak bakarrik eskuratu ahal izango du. Pertsonalak eta besterenezinak da.
- Tarifa (Ohikoa, F20 y F50) :0,34 €
ALDI BATERAKO MULTIMODALAK: Bidai 50, Bidai 70, Gazte 70, Bidai Oro, Gazte Oro
Ver "Tarifak Barik"
JOANALDIKOA
Bidaia bakarrerako balio du txartelak.
Autobusetan eskuratzekoa.
- Tarifa:1,50 €
BILBOTRANS
Horiei esker, tarifa murriztuarekin bidaiatu dezake titularrak.
Udalak ezarritako baldintzak. Informazioa telefono honetan: 900 840 655 eta udalaren webgunean: https://www.bilbao.eus/cs/Satellite/bilbobus/eu/inicio
- Tarifa:0,34 €