Ohiko galderak

BARIK TXARTELA ETA HAREN SISTEMA

Zer da Barik txartela? Zein abantaila ditu?

Kontakturik gabeko txipa duen txartela da, Bizkaiko garraio publiko modu guztietan bidaiatzeko. Abantaila ugari ditu:
  • Azkarrragoa da: bidaia balidatzeko, nahikoa izango da txartela irakurgailura hurbiltzea.
  • Erosoagoa da: txanpon-txartelean gehienez 90 euro kargatzeko eta txartel berean aldi baterako bidaia-txartel bat edukitzeko aukera ematen du. Barik txartelak bidaia bakoitzean komenigarriena den bidaia-txartel erabilgarria aplikatuko du
  • Seguruagoa da: txartel "pertsonalizatu" bat (datuekin eta argazkiarekin) edo "erregistratu" bat (soilik datuekin) lapurtzen badute edo galtzen bada, txartel berri batekin ordeztu ahal izango da eta blokeatu den unean zeuzkan saldoa eta bidaia-txartelak berreskuratu ahal izango dira.
  • Saldoaren indarraldia luzeagoa da: saldoak eta txartelak balio-epe berbera izango dute, hau da, gutxienez 4 urte (Gaur egun saltzen diren txartelak 7 urteko balio-epea dute).

Zenbat balio du Barik txartelak?

Barik txartelak 3 € balio du. Bidaiatzeko gutxienez 5 €-ko birkarga egin behar da.

Barik txartelaren zenbat mota daude?

Txartel anonimoa:

  • Zuria da, inprimaturik ez da agertuko ez datu pertsonalik, ez argazkirik
  • Txanpon-txartelaren funtzioa dauka eta edonork erabili ahal izango du (beste norbaiti utzi ahal zaio).
  • BAB batean zure izenean erregistratu ahal da; hala, lapurtzen badizute edo galtzen baduzu, zure dirua berreskuratu ahal izango duzu.
  • Gehienez 10 lagunek bidaiatu ahal dute elkarrekin
  • Barik sarean lortu ahal da.

Txartel pertsonalizatua:

  • Titularraren argazkia eta datu pertsonalak dauzka; titular horrek soilik erabili ahal izango du bidaiatzeko (ezin zaio inori ere utzi).
  • BABetan lortu ahal da (BABekin lotura).
  • Hileko bidaia-txartelak eta baldintza bereziak eskuratzeko beharrezkoa da:
    • Familia Ugariaren profila, kategoria orokorrekoa (F20) eta berezikoa (F50), hurrenez hurren % 20ko eta % 50eko deskontuekin.
    • Bilbotrans profila, Bilboko Udalaren jabetzakoa.
    • Giza profila, 65 urtetik gorakoentzat, erabateko baliaezintasuna edo baliaezintasun handia duten pertsonentzat edo % 65 edo edo hortik gorako minusbaliotasuna duten pertsonentzat.
    • Gazte profila: Bizkaian erroldatuta dauden 26 urtetik beherako pertsonentzat.
  • Kide (zuria) edo Giza (gorria) izan daiteke, Giza profiletarako.

Nola eta non erosi ahal dut Barik txartela?

Barik txartel anonimoa (argazkirik gabe) hemen erosi ahal da:

  • Metro Bilbaoko, Renfeko eta Tranbiako Abando geltokiko autosalmentarako makinetan (MEAT eta miniMEAT).
  • Bizkaiko Zubiko, Artxandako Funikularreko eta Larreinetako Funikularreko instalazioetan.
  • Bilbobusen eta Bizkaibusen kabinetan.
  • Bizkaiko 450etik gora establezimendutan, estankoetan, kioskoetan eta bestelako merkataritzako lokaletan, Barik bereizgarria badute.

Barik txartel pertsonalizatua (argazkiduna) erosteko edozein Barik-eko bezeroentzako arreta bulego batera (BAB) joan behar zara:

  • Bilbon:
    • San Mames (Geltoki Intermodaleko GBPko bezeroentzako arretarako bulegoan)
    • Bilbo Zaharra (Metro Bilbaoren bezeroentzako arretarako bulegoan)
    • San Inazio (Metro Bilbaoren bezeroentzako arretarako bulegoan)
    • Bilbobus (Bezeroentzako arretarako bulegoan))
    • EuskoTren Atxuri (Bezeroentzako arretarako bulegoan)
    • Renfe (Bezeroentzako arretarako bulegoan)
  • Getxon:
    • Areeta (Metro Bilbaoren bezeroentzako arretarako bulegoan)
  • Barakaldon:
    • Ansio (Metro Bilbaoren bezeroentzako arretarako bulegoan)

Non erabili ahal da Barik txartela?

Barik txartela Bizkaiko garraio publiko guztietan bidaiatzeko erabili ahal da:

Trenbidea:

      • Metro Bilbao
      • EuskoTren (Debaraiño)
      • EuskoTran
      • Renfe
      • Feve

Autobusa:

      • Bizkaibus
      • Bilbobus
      • Etxebarri Bus
      • Erandio Bus
      • Kbus Barakaldo

Kable:

    • Bizkaiko Zubia
    • Ereaga igogailua
    • Artxandako Funikularra
    • Larreinetako Funikularra

Beste zerbitzu batzuk:

  • Leioako, Etxebarriko eta BEC-ko aparkalekuak
  • Uribe Kostako Mankomunitateko bizikletak

Araban, Gasteizko tranbian bidaiatu daiteke Barik txartela erabiliz.

Non birkargatu ahal da?

Metro Bilbao, EuskoTren, Euskotran, Renfe eta Feveko makinetan.

Kabinak

Barik txartela Bilbobusen eta Bizkaibusen kabinetan birkargatu ahal da:

Bilbobus

  • OAC Licenciado Poza 6
  • Gran Vía 8
  • Arenal,Plaza Arriaga
  • San Pedro Plaza/ Eliza, Deusto
  • Gordoniz 54, Rekalde

Bizkaibus

  • Abanto, El Minero etprbodea 1
  • Amorebieta, San Pedro, nº16
  • Arrigorriaga, Severo Ochoa 13, Banco Banesto ondoan
  • Astrabudua, Mezo. José Murueta Plaza
  • Bakio, Bentalde s/n
  • Barakaldo, Miranda etorbidea, (Metroaren Bagatza geltokiaren ondoan)
  • Barakaldo, Balejo 4, Kultur etxea ondoan eta Cruces hospitalaren aurrean
  • Barakaldo, Gernikako Arbola 46
  • Barakaldo, Murrieta, Renfe geltokaren ondoan
  • Barakaldo, Bide Onera Plaza, Epaitegien ondoan, adreiluzko kabina berezia
  • Barakaldo, Fueros Plaza. Arrandi kalea 14
  • Basauri, Gernika 7 (San Miguel auzoa)
  • Basauri, Kale Nagusia, Social Antzoki ondoan
  • Bermeo, Lamera parkea z/g
  • Derio, Munguia etorbidea, z/g (Pasagunearen aurrean)
  • Durango, Madalena Plaza z/g
  • Erandio , José Luis Goyoaga, Barakaldo bote ondoan
  • Ermua, Bizkaia etorbidea 7
  • Etxebarri, Txiki eta Otaegui. Udaletxe Plaza
  • Galdakao, Juan Bautista Uriarte 34
  • Gernika, Iparraguirre 5
  • Igorre, Lehendakari Agirre z/g
  • Larrabetzu, Askatasunaren enparantza z/g
  • Leioa, Campus barruan, UPV
  • Lekeitio, Larrotegui, z/g (Anbulategi aurrean)
  • Markina, Fray Bartolomé z/g
  • Miravalles , Ugaoko Dorrea. Gernika Plaza
  • Mungia, Trobika, z/g (Udaletxe aurrean)
  • Muzkiz, El Crucero 2
  • Ondarroa, Itxasaurre 9
  • Ortuella, Catalina Gibaja 17
  • Portugalete, Abaro 10
  • Portugalete, Barrengoitia, (Anbulategi ondoan) Repélega
  • Portugalete, Carlos VII 19
  • Santurtzi, Antonio Alzaga 51 – Rotonda Kabieces
  • Santurtzi, Mamariga 61
  • Santurtzi, Santurtzi parkea, Bizkaibus geltokia
  • Sestao, Las Llanas etorbidea 5, (Taxi geltokiaren ondoan)
  • Sestao, Txabarri 85 - La Iberia
  • Sodupe, Gallarraga 12
  • Trapaga, Maiatzaren 1 etorbidea, 4
  • Usansolo-Galdakao, Bº Labeaga z/g (Hospital)

Artxandako Funikularra

  • Funikular Plaza, z/g. (behean)
  • Artxanda - Santo Domingo errepidea, 27 (goian)

Larreinetako Funicularra

Kutxazainen sarea

Kutxabanken sarearen kutxazain hauetan birkargatu ahal da: Zerrenda begiratu

Estankoak eta Barik logoa duten kioskoak

BGPren web gunea: www.ctb.eus

BGPren Barik NFC app: http://www.ctb.eus/eu/app-barik-nfc-eu

Nola erosi Barik tituluak interneten?

BGPko web orriaren “Barik tituluen erosketa” menuan sartu eta han adierazten diren oharrak jarraitu.

Gaur egun Barik txartel batean karga daitezkeen txartel guztiak erosi ahal izango dira: diru-txartela (Creditrans edo Gizatrans) eta Metro Bilbao, Gazte Metro, Gazte Bizkaibus eta Gazte Bilbaoren epe-txartelak.

Webean ordaindu ostean, birkarga Barik sareko birkarga puntu jakin batzuetan eskura daiteke (Metro Bilbao, Euskotren, Tranbia, Bilbobus eta Bizkaibus-eko kabinak, tabako dendak, kioskoak,merkataritzako establezimenduak edo Barik NFC app).

Baina karga gauzatu eta Barik txartelean grabatu ahal izateko urrats garrantzitsu bat falta da. Erabiltzaileak txartela kontsultatu beharko du lehen aipatu ditugun puntu horietan. Une horretan, webaren bidez erositako txartela Barik txartelean kargatuko da.

Nola erosi Barik txartelaren tituluak Barik NFC aplikazioaren bitartez?

Android 4.0 sistema eragilea edo berriagoa daukan smartfhone bat behar duzu, NFC teknologiarekin.

Barik NFC doako aplikazioa Google Play Store-tik jaitsi behar duzu, edo gure web orriko App Barik NFC menutik: http://www.ctb.eus/es/app-barik-nfc.

Behin aplikazioa deskargatuta, diru-saldoa eta beste garraio-titulu batzuk kontsultatu eta kargatu ahal izango dituzu edozein Barik txartelen gainean, nahi beste aldiz, eguneko edozein ordutan (24 ordu x 7 egun), geografiako edozein lekutatik eta sareko gune fisiko batetik igaro beharrik izan gabe.

Argibide gehiago hemen: http://www.ctb.eus/eu/app-barik-nfc-eu.

Nola erosi aldi baterako tituluak aldez aurretik?

Aldez aurretik eros ditzakezu Barik txartelean txertatuta dauden aldi baterako tituluak: Gazte Metro, Gazte Bilbao, Gazte Bizkaibus eta Metro Bilbao hilekoa.

Gaur egungo Barik txarteleko aldi baterako tituluak birkargatzeko puntuetan egin dezakezu: Metroan dauden saltzeko makinetan, Bilbobus eta Bizkaibuseko kabinetan, BGPren webgunean, kanpoko salmenta sarearen bidez (kioskoak, merkataritza-establezimenduak, estankoak eta abar) eta sakelako telefonoarekin Barik NFC izeneko aplikazioaren bitartez.

Hasiera-data baino lau egun lehenago erosi ahal izango duzu. Gainera, hasiera-data zeuk aukeratuko ahal izango duzu.

Erosketa aldez aurretik egin ahal izango duzu erosterako unean indarrean eta aktibo dagoen aldi baterako titulua eduki zein ez eduki. Hilabeteko tituluren bat iindarrean baduzu, aldez aurretik erositako titulua erreserbako titulutzat hartuko da hasiera-data heldu arte.

Titulu bat izanda, aldi baterako beste titulu bat eros daiteke bi tituluen indarraldiak gainjartzen ez badira, beti ere ezarritako epearen barruan. Aldez aurretik erosten den titulua eta aktibo dagoena ez dute zertan berdinak izan behar, modu eta gune kopuru desberdinekoak izan daitezke, besteak beste.

Beraz, zure Barik txartelean diru-zorroa, aldi baterako titulu aktiboa eta aldi baterako erreserbako titulua eduki dezakezu.

Familia Ugariko kidea edo Gazte bazara, talde horietako baldintzak bete behar dituzu erosi nahi duzun tituluaren hasiera datan ere.

Saldo negatiboa baduzu, beti bezala, ezin izango duzu aldi baterako titulua erosi, ez aktiboa ezta erreserbakoa ere.

Aldez aurretik erositako aldi baterako tituluen hasiera-data eta guneak ezin daitezke aldatu ‘erreserba’ egoeran dauden bitartean. Behar izatekotan, birkarga deuseztatu daiteke beste aldi baterako tituluen erosteko baldintzekin, BGPren ordenantza ezarritakoaren arabera (“Ordenantza arau-emaileak” kontsultatu ditzakezu).

Zein aldi baterako titulu karga daiteke 2017.ko martxotik aurrera?

2017ko martxoaren 7a azken eguna da Gazte Bizkaibus eta Gazte Bilbao hilekoak zure Barik txartelean kargatzeko .

Martxoaren 8tik aurrera aldi baterako titulu hauek karga ditzakezu zure Barik pertsonalizatuan::

Aldi baterako, mota anitzeko eta bidai mugatuko tituluak

Txartel pertsonalizatuan sartu daitezke eta txartelaren titularrak bakarrik erabil dezake.

BIDAI 50

Aldi baterako garraio titulua da 50 bidaia egiteko balio egunetik aurrera eta, gehienez, 30 egunetan..

Metro Bilbaon, Euskotrenen, Bilboko tranbian y Larreinetako Funikularrean erabil daiteke.

BIDAI 70

Aldi baterako garraio titulua da 70 bidaia egiteko balio egunetik aurrera eta, gehienez, 30 egunetan

Metro Bilbaon, Euskotrenen, Bilboko tranbian y Larreinetako Funikularrean erabil daiteke

GAZTE 70

Aldi baterako garraio titulua da, Bizkaiko edozein udalerrian erroldatuta dauden 26 urtetik beherako pertsonentzat

70 bidaia egiteko balio egunetik aurrera eta, gehienez, 30 egunetan

Bizkaibusen, Metro Bilbaon, Euskotrenen, Bilboko tranbian y Larreinetako Funikularrean erabil daiteke.

Gunea
 12345
Bidai 5032,0037,8043,0057,0079,00
Bidai 7038,0044,0050,0063,0085,00
Gazte 7032,0037,0042,7052,0060,00

Familia Ugaria izaera egiaztatu ahal izan duen pertsonarentzat tarifari %20 edo %50eko deskontua aplikatzen dio Familia Ugaria arrunta edo berezia izatearen arabera

 F20 F50
 1234512345
Bidai 5025,6030,2534,4045,6063,2016,0018,9021,5028,5039,50
Bidai 7030,4035,2040,0050,4068,0019,0022,0025,0031,5042,50
Gazte 7025,6029,6034,1541,6048,0016,0018,5021,3526,0030,00

Aldi baterako, mota anitzeko eta bidai mugagabeko tituluak

Txartel pertsonalizatuan sartu daitezke eta txartelaren titularrak bakarrik erabil dezake.

BIDAI ORO

Bidaia kopuru mugagabea egiteko titulua hurrenez hurreneko 30 egunetan, bere hasiera datatik aurrera.

Metro Bilbaon, Euskotrenen, Bilboko tranbian y Larreinetako Funikularrean erabil daiteke

GAZTE ORO

Aldi baterako garraio titulua da, Bizkaiko edozein udalerrian erroldatuta dauden 26 urtetik beherako pertsonentzat.

Bidaia kopuru mugagabea egiteko titulua hurrenez hurreneko 30 egunetan, bere hasiera datatik aurrera.

Bizkaibusen, Metro Bilbaon, Euskotrenen, Bilboko tranbian y Larreinetako Funikularrean erabil daiteke.

Aplikatu beharreko tarifak honako hauek dira:

Gune
 12345
Bidai Oro46,0051,0056,0071,0093,00
Gazte Oro39,0043,0047,0061,0081,00

Familia Ugaria izaera egiaztatu ahal izan duen pertsonarentzat tarifari %20 edo %50eko deskontua aplikatzen dio Familia Ugaria arrunta edo berezia izatearen arabera

 F20 F50
 1234512345
Bidai Oro36,8040,8044,8056,8074,4023,0025,5028,0035,5046,50
Gazte Oro31,2034,4037,6048,8064,8019,5021,5023,5030,5040,50

Garraio mota bakarreko aldi baterako titulua

MENSUAL GAZTE BILBAO

Aldi baterako garraio titulua da, Bizkaiko edozein udalerrian erroldatuta dauden 26 urtetik beherako pertsonentzat. Bilbobusen erabil daitekeena bidaia kopuru mugagabea egiteko hurrenez hurreneko 30 egunetan, hasiera datatik aurrera

Aplikatu beharreko tarifak honako hauek dira::

 ArruntaF20F50
Hileko Gazte Bilbao30,0024,0015,00

Nork erabili ahal du nire txartela?

Barik anonimo batekin edo erregistratutako Barik anonimo batekin gehienez 10 lagunek bidaiatu ahal dute elkarrekin.

Barik pertsonalizatua txartelaren titularrak soilik erabili ahal izango du.

Zer egin behar dut nire Barik txartelaren datuak Internet bidez atzitzeko?

Bi kasu gerta daitezke:

1.- Aurreko batean ez dituzu zeure datu pertsonalak Barik Sistemara bidali.

Hori horrela bada, zuzenean joan behar duzu Bezeroarentzako Laguntza Bulego batera zeure jatorrizko NANarekin, datu pertsonalak emateko: izena, deiturak, helbidea, udalerria eta abar.

Halaber, posta elektronikoari dagokion helbide balioduna eman behar duzu, eta zure txartelaren datuak Internet bidez atzitu nahi dituzula adierazi.

2.- Barik Sistemak baditu zure datu pertsonalak.

Kasu honetan, zure txartelaren datuak atzitu nahi dituzula adierazi behar duzu, bezeroari laguntzeko telefono-zenbakira deituz (946855000), edo bestela, Bezeroarentzako Laguntza Bulego batera joanez.

Horrezaz gainera, posta elektronikoari dagokion helbide balioduna eman behar duzu, edo datu-basean lehendik dagoena berretsi.

Izapidea egin ondoren, kasu batean zein bestean, Interneten sartzeko pasahitza duen mezu elektronikoa jasoko duzu.

Zure txartelaren mugimenduak ikusteko, BGPren web orrialdera sartu (www.ctb.eus) eta horren barruan “nire Barik-en sartu” deritzon aukera hautatu behar duzu menu horren barruan. Hasierako pantaila ikusiko duzu, eta hor zure erabiltzaile-izena (zure e-maila) eta sarbide-pasahitza adierazi behar dituzu.

Nire izenean txartel bat baino gehiago eduki ahal dut?

Erabiltzaile batek nahi beste txartel anonimo izan ahal ditu, baina txartel anonimo erregistratu bat eta/edo txartel pertsonalizatu bat soilik izan ahal du, izendunak direlako.

Horrez gain txartel batzuk txartel bakar batekin lotu ahal dira; horrela, ondorio horretarako legez gaituta dagoen pertsona berberak lotutako txartel guztiak Internet bidez kontsultatu ahal ditu.

Zein da Barik txartel baten gutxieneko birkarga? Eta gehienekoa?

Gutxieneko birkarga 5 € da.

Barik txartel baten txanpon-txartelaren gehieneko birkarga 90 € da, baina kreditu-txartelarekin birkargatzen bada 45 € izango da.

Web orrian eta Barik NFC aplikazioan egin daitekeen gehieneko karga 50 eurokoa da.

OHARRA: MiniMEAT batean eta eskudirutan ordainduta, birkarga 50 € izango da. Ondoz ondoko birkargak egin ahal izango ditu, 90 € metatu arte.

Zein da saldo negatiboaren gehieneko muga Barik txartelean?

Gehieneko saldo negatiboa -2,90 € izango da.

Zein da gutxieneko saldoa, bidaiatu ahal izateko?

Berez, txartelek gune bati dagokion saldoa izango dute gutxienez bidaiatzeko, Metroaren kasuan, eta bi guneri dagokiona Euskotrenen kasuan. Bilbobusen eta Bizkaibusen kasuan, zentimo bat baino gehiagoko saldoa eskatzen da.

Funtzionamendua honako hau da:

  • Sarrerako balidazioa: Txanpon-txartel baten saldoa bidaiatzeko eskatzen den gutxienekoa baino gutxiago denean, EZ da sartzen utziko.
  • Irteerako balidazioa: Egindako bidaiaren zenbatekoa txanpon-txarteleko saldoa baino handiagoa bada, irteten utziko da, saldo negatiboa erabilita, baldin eta 2,90 €-tik gorakoa ez bada

Txanpon-txartelean saldo negatiboa izanda bidaiatu ahal da?

Txanpon-txartelean saldo negatiboa dagoenean EZ da sartzen utziko, txartelean indarreko hileko bidaia-txartel bat kargatuta egon zein ez.

Sartzen utzi ahal izateko, birkarga bat egin beharko da, zorra kitatzeko.

Gutxieneko birkarga eginez (5 €), txanpon-txartelean dagoen zorra kitatuko dugu, gehieneko saldo negatiboa 2,90 € delako.

ERABILTZEKO BALDINTZAK

Zenbat lagunek bidaiatu ahal dute txartel batekin?

Barik txartel anonimoarekin edo erregistratuta dagoen anonimo txartel batekin elkarrekin bidaia dezaketen pertsonen gehieneko kopurua 10 da. Sistemak elkarrekin doazen pertsonatzat joko ditu ondoz ondoko baliozkotzeak gertatzean, 5 minutu igarotzen ez badira baliozkotzeen artean trenetan eta 3 minutu autobusetan.

Barik pertsonalizatua txartelarekin titularrak baizik ezin igango luke erabili.

Zein bidaia-txartel kargatu ahal dut txartel batean?

Bi bidaia-txartel mota daude:

  • Txanpon-txartela: Bidaia egin ahala deskontatzen den saldoa dauka, garraio operadore bakoitzaren tarifak aplikatuta. Bi mota daude:
    • Creditrans: Txartel anonimoetan eta Kide txartelaren moduko txartel pertsonalizatuetan dago erabilgarri.
    • Gizatrans: Giza txartelaren moduko txartel pertsonalizatuetan dago erabilgarri.
  • Epekakoa: Bidaia kopuru mugagabea daukan bonua, 30 eguneko epean, erosten den egunetik aurrera, kasu bakoitzean hautatutako guneetara eta operatzailera mugatuta. Txartel pertsonalizatuetarako soilik eskuratu ahal da.

Nola kontsultatu ahal dut saldoa? Eta erabilgarri dauden bidaia-txartelak? Eta egindako bidaiak?

Geltokietako autosalmentarako makinetan (MEAT), garraiobide batzuetako eta besteetako txarteldegietan, Bilbobusen eta Bizkaibusen kabinetan, bezeroentzako arreta bulegoetan, kanpoko sareko salmenta-guneetan (estankoak, kioskoak, saltegiak, etab.), webgunetan (erregistratu ondoren) eta Barik NFC app-an. Barik txartelaren egoera, indarraldia, egindako eragiketa eta/edo saldoa kontsultatu ahal dira.

Zer da garraio-aldaketa eta zein deskontu dauka?

Garraio-aldaketaren bidez bi garraio-zerbitzu edo -linea konbinatu ahal dira hurrenez hurren. Kasu horietan, bidaiaren bigarren etapan % 20 deskontua aplikatzen da joan-etorriaren zenbateko osoan.

Hobari hori benetan aplikatzeko, aldaketa gehienez 45 minutuko tartean egin behar da, hiri barneko bidaia batean, eta 90 minutuko tartean hiri arteko bidaia batean.

Salbuespenak:

  • Bilbobusen, bigarren etapan, % 50eko deskontua egiten da.
  • Ez dago deskonturik Gizatransen eginiko garraio aldaketengatik, Bilbobusen izan ezik: bigarren etapa doakoa da bertan.
  • Garraio-aldaketaren ondorioetarako, ez dira zenbatzen Zubi Esekian, Ereagako Igogailuan eta Bizimetan eginiko bidaiak.

Zer gertatzen da sarreran edo irteeran txartela balidatu ezean?

Baliozkotze bikoitzeko sistemako moduetan (MB, Bizkaibus, Euskotren), Barik txartelaren baliozkotu beharra dago, sartzean nahiz irtetean, aplikatu beharreko tarifa edo aldi baterako baliozkotasuna zehazteko bidaiaturiko zonetan.

1.- Txanpon txartelarekin bidaiatzen bada: Zer da erregularizazioa?

Sartzean edo irtetean baliozkotzeko eragiketa burutu ezean, ezinezkoa da bidaiaren kostua zehaztea eta, beraz, erregulazioa aplikatuko da hurrengo baliozkotzean.

Erregularizazio batek zera dakar, funtsean:

  • Bidaiarik luzeenari dagokion tarifa bat aplikatzea hurrengo balidazioan
  • Irtetean balidatu ezean, garraio-aldaketa egiteko eskubidea galtzea.
  • Erabiltzaileak erregularizaziorako saldo nahikorik ez badauka, sistemak ez dio utziko garraiobidera sartzen (erregularizazioak ez du saldo negatiboa sorrarazten)
  • Txartelak erregularizazio bat badauka egiteko, eta kobratzeko saldo nahikorik ez badauka, ezin izango da bidaia-txartelik eskuratu edo birkargatu, zor den zenbatekoa itzuli arte

2.- Epekako tituluarekin bidaiatzen bada: Noiz blokeatzen da hilabeteko Gazte titulua?

Hiru bidaia egiten direnean sarrera edo irteera balidatu gabe, sarrera eta irteera balidatu behar diren garraiobideetan (MB eta Bizkaibus), ibilitako zonetan epekako tituluaren baliozkotasuna zehazteko.

Bidaiatzen jarraitu daiteke hilabeteko Gazte titulua blokeatuta eduki arren, baina, horrelakoetan, diru-txartelarekin (Creditrans edo Gizatrans) ordaintzen da bidaia.

Metro Bilbaoko Gazte titulua desblokeatzeko, Metro Bilbaoren geltoki bateko gainbegirale batengana edo Barik-en bezeroentzako arreta bulego batera jo behar da. 

Bizkaibuseko Gazte titulua desblokeatzeko, Bizkaibus kabina batera, bezeroentzako arreta bulego batera edo autobuseko gidariarengana jo behar da, eta desblokeatzeko eskatu.

Desblokeatzen den bakoitzean 0,50 euro ordaindu behar dira eskudirutan. Ezin da ordaindu diru-txartelarekin (Creditrans edo Gizatrans).

Nola hautatzen da erabili beharreko bidaia-txartela?

Txartelak bidaia berbererako balio duten bidaia-txartel batzuk badauzka kargatuta, Barik sistemak automatikoki hautatzen du egin beharreko bidaiarako egokiena eta ekonomikoki abantailatsuena den bidaia-txartela. Lehenengoz, aldi baterako bidaia-txartelak hautatuko dira.

Balidazio bikoitza nahitaez egin behar deneko garraiobideetan, egoera hauek sortu ahal dira:

  • Sarreran balidatzea aldi baterako bidaia-txartel batekin eta bidaia bidaia-txartel berberarekin burutzea, aldi baterako bidaia-txartela helmugako gunerako ere baliozkoa delako.
  • Sarreran balidatzea aldi baterako bidaia-txartel batekin eta aldi baterako bidaia-txartel hori baliozkoa ez izatea helmugako gunerako; hortaz, bidaia itxiko da eta txanpon-txartelari bidaiaren tarifa osorik aplikatuko zaio.
  • Sarreran txanpon-txartelarekin balidatzea eta bidaia txanpon-txartelarekin burutzea

Zein da txartelaren iraungipen-epea?

Barik txartelak gutxienez 4 urteko balio-epea dauka erosten den unetik aurrera. (Gaur egun saltzen diren txartelak 7 urteko balio-epea dute).

Zein da saldoaren iraungipen-epea?

Txartelaren balio-epea amaitu ondoren, txartela iraungita egoeran geratzen da, eta ezin da harekin bidaiatu, ezta bidaia-txartelik erosi ere. Une horretatik aurrera 4 hilabeteko grazia-epe bat gaitzen da, saldoa traspasatzeko.

Luzapen hori amaitu ondoren, edukia behin betiko iraungitzen da eta galdu egiten da.

Bidaia-txartelen mugaegunak emango du aldi baterako bidaia-txartelen iraungipen-epea.

Saldoa txartel batetik bestera traspasatu ahal da?

Barik txartelen diru-zorroko tituluetako saldoak aldatu ahal izango dira bezeroaren arretarako bulegoeta, ezarritako baldintzetan:

  • Erregistraturiko txartel anonimoen eta txartel pertsonalizatuen saldoak aldatzeko eragiketa, jatorrizko txartelaren titularrak baizik ezin egin dezake.
  • Helmugako txartelak zero saldoa edo handiagoa izan behar du.
  • Aldaturiko saldoa beti izango da diru-zorroko tituluaren guztizkoa. Galarazita dago zatizko saldo-aldaketak.
  • Galarazita dago diru-zorroko tituluko diru soberakinak aldi baterako titulu bihurtzea edo alderantziz.
  • Galarazita dago txartelaren eskuraketa-kostua txartel baten saldoaren kargura oraintzea edo saldo-aldaketa egitea.
  • Galarazita dago saldo-aldaketa betetzeke dagoen erregulazioa badago.
  • Garraio-aldaketarako eskubideak ez dira aldatzen.

Zein dira nire erantzukizunak Barik txartelaren erabiltzaile izateagatik?

Barik-en erabiltzaileak Barik txartela emateko helburua errespetatuko du:

  • Txartela zaintzeko betebeharra du, tolestu, urratu, hautsi, eta ebar egin ez dadin. Zaintzaren inguruan ezarritako baldintzak bete ez direla-eta Barik txartela matxuratzen bada, erabiltzaileak ordaindu beharko du txartel berria.
  • BPGk ezarritako baldintzetan erabili beharko du garraio publikoa, betiere garraio modu bakoitzari dagokion indarreko araudiaren arabera.
  • Barikek dakartzan garraio-tituluak erabiliko ditu, ezarritako erabilera-baldintzen arabera.
  • Txartela aurkeztu beharko du ikuskatzaileek edo garraio modu bakoitzean gaituriko langilleek eskatzen diotenean.
  • Lehenbailehen konponduko ditu balizko erregulazioak eta balizko saldo negatiboak.
  • Txartela txarto erabiltzen bada, BGPk nahiz ikuskariek edo horretarako gaituriko garraio moduetako langileek zirkulaziotik kendu edo blokeatu egin dezakete.

GORABEHERAK

Zer egin behar dut hondatzen bazait edo ez badabil?

Kasu horretan bezeroentzako arreta bulegoetan eskatu ahal izango da txartela ordezteko. Txartela irakurri ahal bada, kopia egingo da; irakurri ezin bada, berrezarri egingo da sisteman dauden txartelaren datuekin, eta saldoa gerora eguneratu ahal izango da egiteko dauden transakzioekin.

Ea galtzen badut edo lapurtzen badidate?

Erregistratuta edo pertsonalizatuta dagoen txartel baten titularrak, Barik txartela galtzen badu edo lapurtzen badiote, hura blokeatzeko eskatu ahal izango du bezeroentzako arreta bulego batean, 946 855 000 telefonoetan

Blokeatutako txartela ezin izango da berriro erabili. Horregatik, Bezeroentzako Arreta Bulego batera joan beharko da, eta blokeatu zen unean zeukan saldoa berreskuratuko da.