Presidentea

Unai Rementeria Maiz

Beste zenbait egitekorekin batera honako hauek dagozkio: Partzuergoko kide anitzeko organoetako bilkuren buru izatea, horietarako deialdia egitea, eta bilkurak hasi, bertan behera utzi eta amaitzea; bileretako aktak, erabakien ziurtagiriak, kontuak eta ondasun inbentarioak eskuetsi, ebazpenak egitea, Partzuergoaren garapen zuzena eta bere obra eta zerbitzuak egin eta betearaz daitezen zaintzea, Partzuergoa ordezkatzea edozein motatako negozio juridikotan, auzitegien eta administrazio organoen aurrean, jabetza erregistroetan, notarioen aurrean, etab.

Kontseilu Nagusiko lehendakaria Batzorde Betearazleko lehendakari izango da ere, eta Dekretu bidez izendatuko da toki-erakundeetako lehendakari diren ordezkarien artean. Kargutik kentzea ere dekretu bidez egingo da. Kalitateko botoa izango du eta automatikoki utziko du kargua dagokion erakundean lehendakari izateari uzten dionean.

Informazio gehiago: