Roberto Muñoz da BGPko zuzendari kudeatzaile berria

Erakunde honen Kontseilu Nagusiak bere gerentzia berritu du gaurko bilkuran eta aurrerantzean Psikologiako lizentziadun eta Marketineko teknikari espezialista hau izango da kudeatzaile berria. Muñozek 30 urteko esperientzia du garraioaren sektorean, marketin-zerbitzuetan, eragiketetan, bezeroarentzako arretan eta lan-harremanetan egin duelako lan.

Erakunde honen Kontseilu Nagusiak bere gerentzia berritu du gaurko bilkuran eta aurrerantzean Psikologiako lizentziadun eta Marketineko teknikari espezialista hau izango da kudeatzaile berria. Muñozek 30 urteko esperientzia du garraioaren sektorean, marketin-erbitzuetan, eragiketetan, bezeroarentzako arretan eta lan-harremanetan egin duelako lan.

Bizkaiko Garraio Partzuergoaren (CTB) Kontseilu Nagusiak Roberto Muñoz izendatu du erakunde honetako zuzendari kudeatzaile berri. Psikologian lizentziaduna eta marketineko teknikari espezialista da eta 30 urteko esperientzia du garraioaren sektorean, lehenik Euskotrenen eta, ondoren, Metro Bilbaon, eta marketin-zerbitzuetan, eragiketetan, bezeroarentzako arretan eta lan-harremanetan egin du lan bertan.

Gerentzia berritzeaz gain gaurko CTBren Kontseilu Nagusian Basauri , Erandio, Sestao eta Barakaldoko udalak ordezkatzen dituzten kontseilariak izendatu dira -Metroa igarotzen den gainerako udalerrien ordezkari moduan organo honetan parte hartzen duten pertsonak
aurreko bilkura batean izendatu ziren-, eta baita Bizkaiko Foru Aldundiak organo betearazle horretan duen ordezkaria ere, Sonia Pérez Garraioak, Mugikortasuna eta Turismoa Sustatzeko d iputatua.

Azkenik Bizkaiko Garraio Partzuergoaren Kontseilu Nagusiak, Metro Bilbaoko Batzar Nagusi moduan eratuta, azken horren administrazio-kontseilua berritu du eta Elixabete Etxanobe, Bizkaiko Ahaldun Nagusia, izendatu du kontseiluburu.
 

2023-09-13