Tarifen integraziorako batzordeak Bizkaiko Garraio-Modu Publiko guztietarako zonakatze eta profil gehiago bateratu ditu.

Tarifen Integraziorako Batzordeak, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Bilboko Udalaren, Eusko Jaurlaritzaren, Renfe entitatearen Metro Bilbaoren eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren (BGP) ordezkariak dituenak, profil berriak bateratzea onetsi du: gurpil-aulkia duten pertsonen eta itsuen laguntzaileak gehituko dira, bai eta haurrak ere. Halaber, Bizkaiko garraio publikoko modu guztien zonakatzea onetsi du.

Tarifen Integraziorako Batzordeak, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Bilboko Udalaren, Eusko Jaurlaritzaren, Renfe entitatearen Metro Bilbaoren eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren (BGP) ordezkariak dituenak, profil berriak bateratzea onetsi du. Hori horrela, dagoeneko bateratuta zeuden familia ugarien, 65 urtetik gorakoen eta gazteen kasuez gain, gurpil-aulkia duten pertsonen eta itsuen laguntzaileak gehituko dira, bai eta haurrak ere. Hau da, laguntzaile horiek eta 6 urtetik beherako adingabeek ez dute ordaindu beharko modu ezberdinetan bidaiatzeagatik: Metro Bilbao, Bizkaibus, Euskotren, tranbia eta Bilbobus.

Tarifen Integraziorako Batzordeak, halaber, Bizkaiko garraio publikoko modu guztien zonakatzea onetsi du, ohar honi erantsitako infografiaren arabera. Neurri horiek guztiak Tarifen Integraziorako Batzordearen Batzorde Teknikoa egin eta gero ondorioztatu dira, eta lurralde historikoari tarifa-integrazio moderno bat ematea dute azken xedetzat, Bizkaiko garraio publikoaren kalitateak merezi duen bezalakoa.

2017-03-06