Unai Rementeriak gaur hartu du Bizkaiko Garraio Partzuergoaren presidentziaren kargua

Ahaldun Nagusia, Unai Rementeria, Bizkaiko Garraio Partzuergoaren (BGP) lehenengo Kontseilu Nagusiko buru izan da gaur goizean, Bilbon. Izan ere, Eusko Jaurlaritzak bera izendatu du Partzuergoko presidente.

Basauriko alkatea, Andoni Busquet, Partzuergoko presidente orde aukeratu da. Bizkaiko Foru Aldundiko eta udaletako ordezkariek ere, dagozkien karguak hartu dituzte BGPn.

Ahaldun Nagusia, Unai Rementeria, Bizkaiko Garraio Partzuergoaren (BGP) lehenengo Kontseilu Nagusiko buru izan da gaur goizean, Bilbon. Izan ere, Eusko Jaurlaritzak bera izendatu du Partzuergoko presidente.Basauriko alkatea, Andoni Busquet, Partzuergoko presidente orde aukeratu da.

Bileran, besteak beste, Bizkaiko Foru Aldundiko eta Udaletako ordezkariek dagozkien karguak hartu dituzte Bizkaiko garraio publikoa koordinatzen duen erakundeko erabaki-organo horretan.

BGPn erabakiak hartzen dituen goren organoak hartu duen erabaki garrantzitsuena hauxe da: Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren Galindoko araztegirako sarbide berria erabiltzeko eta mantentzeko hitzarmen arautzailea onartu du. Sarbide hori Metro Bilbaoren Urbinagako geltokian egin da. Halaber, BGPk lankidetza akordio berri agin du Centro Tecnologico en Logística Integral de Cantabria (CTL) fundazioarekin. Horren arabera, Kantabriako garraio publikoan kontakturik gabeko txartela ezartzeko aholkuak emango zaizkie. Barik txartelaren antzekoa jarriko dute, CTLko arduradunen esanetan, berau eredu "egokia" delako Kantabriako ticketing sistema garatzeko.

2015-10-27