Zure etxea jasangarriagoa egitea saria du!

Etorkizun iraunkorragoa posible dela uste dugu
BerriAktibatu+ ingurumen-iraunkortasunaren aldeko herritarren partaidetza sustatzeko ekimena da.
BerrAktibatu+ programaren ardatza kontzientziazioa da eta unibertsitate, ikastetxe eta etxeetan eragiten da.

Programetan hainbat gairekin erlazionatutako aspektuak lantzen ditugu, hala nola, uraren kontsumo arduratsua, mugikortasuna, erosketa iraunkorrak, hondakinen kudeaketa, energiaren kontsumoa, elikadura, eta abar.

BerrAktibatu+ programaren bidez, herritarrei bizi ohiturak aldatzen lagundu nahi diegu, Euskadi gero eta leku iraunkorragoa izateko. Programa berri hau 2012 eta 2018 urteen artean Bizkaian landutako Aktibatu+ programaren ondorengoa da. Aktibatu+ programan 4.000 familia, 112 udalerri, 66 ikastetxe eta 3 unibertsitatek parte hartu zuten. 57.000 pertsona aritu ziren horretan, guztira.
BerrAktibatu+ 2018 eta 2021 urteen artean garatuko da Euskadin. Familia, ikastetxe eta unibertsitateei zuzenduta dago eta doako hiru programa espezifiko ditu, modu paraleloan garatzen direnak. Web orrian, www.reactivatemas.eus, informazio gehiago aurkituko duzu.
Bizkaiko Foru Aldundiaren ekimena da, Eusko Jaurlaritzarekin, Bilbao Bizkaia Ur partzuergoarekin, Bizkaiko Garraio Partzuergoarekin (BGP), Metro Bilbaorekin, Eroski Taldearekin eta “La Caixa” Gizarte Ekintzarekin elkarlanean garatua. Global Action Plan (GAP) izeneko planean oinarritua dago.
Izena eman nahi duten familia edo etxeek doan egin dezakete, programaren webgunean: www.reactivatemas.eus.

2020-05-12