Actibatu+ programan parte hartu duten Ezkerralde, Meatzalde eta Enkarterriko 247 ikaslek beren lanaren aitorpena jaso dute.

Gaur jaso dute programan ikasturte honetan beren lanaren aitorpena. Programa Bizkaiko Foru Aldundiaren ekimena da, eta hainbat erakunderen babesa du: Eusko Jaurlaritza, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa, Bizkaiko Garraio Partzuergoa, Metro Bilbao, Eroski taldea, Iberdrola, "La Caixa" gizarte-ekintza eta Petronor. Egin dituzten jarduerei esker, ikasleek lortu dute beren zentroetan energiaren kontsumoa batez beste % 18 murriztea, hondakinen sorrera gutxitzea eta gaikako bilketa handitzea.

Ekitaldia Barakaldo antzokian egin da, eta Elena Unzueta Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko diputatuak; Unai Gangoiti Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumeneko zuzendariak; Aitor Zulueta Eusko Jaurlaritzako Natura Ondare eta Klima Aldaketako zuzendariak eta Carlos Oppe Nazioarteko GAPeko presidenteak hartu dute parte. Ikasleek Aktibatu+ programan parte hartu dutela egiaztatzen duen diploma jaso dute.

Bestalde, saria eman zaie edizio honetan parte hartu duten 19 zentroek eginiko lan guztien artean programaren epaimahaiak aukeratutako lanei.

Ikastetxeen kasuan, programak bi modulu ditu: energiari buruzkoa, zeinaren bidez energiaren kontsumoa murriztu nahi den erabilera arrazionalizatuz, eta, erosketa eta hondakinei buruzko modulua, zeinaren bidez hondakin horien sorrera gutxitu nahi den, haien kudeaketa hobetu nahi den, eta garapen iraunkorrarekin bat egiten duten erosteko irizpideak lortu nahi diren. Hain zuzen ere, ikasleek lortu dute paper eta organikoen hondakinak ia % 50 jaistea gela eta patio batzuetan. Horrez gainera, lortu dute gaikako bilketako edukiontzietan txarto utzitako hondakinen portzentajeak behera egitea, bereziki ontzietarako edukiontzian.

Aurtengo edizioan, Ezkerralde, Meatzalde eta Enkarterriko 19 zentroetatik 14k energiari buruzko moduluaren barruan hartu dute parte. Edizio honetan, oro har, ikasleek proposatutako ekintzek sortu dute zentro guztietan energia modu eraginkorragoan erabiltzea, eta batez beste % 18 jaitsi da kontsumoa. Beste emaitza batzuen arabera, bost zentrotan 1,7 tona CO2 aurreztu da eta urteko 87.000 kw beste bostetan; eta, batez beste, % 39 murriztu da argien erabilera beste sei zentrotan.

Erosketa eta hondakinei buruzko moduluan , bost zentrok hartu dute parte (Leioan, Getxon, Larrabetzun eta Loiun daude, eta programaren aurreko edizioan ere parte hartu zuten). Hain zuzen ere, ikasleek lortu dute paper eta organikoen hondakinak ia % 50 jaistea gela eta patio batzuetan. Horrez gainera, lortu dute gaikako bilketako edukiontzietan txarto utzitako hondakinen portzentajeak behera egitea, bereziki ontzietarako edukiontzian.

Etxeen kasuan, kanpaina oraindik ere irekita dago eta pare hartu nahi dutenek web berezi bat dute non eskuragarri dituzten gai hauek lantzeko tresna sinple eta eraginkor batzuk: erosketak eta hondakinak, ura, energia eta mugikortasuna. Programan parte hartzen duten udal eta mankomunitateen web orrien bidez edo www.bizkaia21.eus atariaren bidez sar daiteke plataformara, Aktibatu+ atalean kontsulta eginda.

2017-06-02