Barik txartel guztiek dute iraungitze-data edo batzuek ez? Non eskura daitezke txartel berriak?
Nola berreskura daitezke iraungitako txarteletan geratzen diren tituluak eta saldoak?
Hemendik aurrera, da aurten Barik txartel berri bat eskuratzen duten pertsonen kasuan, zein izango txartelen iraungitze-epea?
Zenbat ordaindu beharko dugu Barik txartel berria eskuratzeagatik?
Non ikusi dezakegu gure BARIK txartela iraungita dagoen? Kontsulta hori bulegoetan egin dezakegu?
Nola berreskura daitezke iraungitako txarteletan geratzen diren tituluak eta saldoak?
Hemendik aurrera, da aurten Barik txartel berri bat eskuratzen duten pertsonen kasuan, zein izango txartelen iraungitze-epea?
Zenbat ordaindu beharko dugu Barik txartel berria eskuratzeagatik?
Non ikusi dezakegu gure BARIK txartela iraungita dagoen? Kontsulta hori bulegoetan egin dezakegu?
1.- Barik txartel guztiek dute iraungitze-data edo batzuek ez? Non eskura daitezke txartel berriak?
Txartel guztiek dute iraungitze-data, bai BARIK anonimoek, bai pertsonalizatuta daudenek. Kasu ezberdinak daude txartel-motaren arabera.
Txartel anonimoak:
Txartel anonimoak iraungitzen direnez, erabiltzaileek beste Barik txartel bat eskura dezakete honako leku hauetan:
- Metro-geltokietako autosalmentarako makinetan.
- Renferen geltokietako autosalmentarako makinetan.
- Euskotrenen geltokietako makinetan.
- Bizkaibusen eta Bilbobusen kabinetan.
- Kioskoetan, estankoetan eta Barik bereizgarria duten beste establezimendutan.
- Artxandako funikularrean.
- Larreinetako Funikularra
- Bizkaia Zubian.
- Abandoko Turismo Bulegoko tranbiaren autosalmentarako makinan.
- San Mamés (Geltoki intermodaleko bezeroei arreta emateko BGPren bulegoa). Astelehenetik ostiralera: 08:00etatik 19:30era.
- Zazpikaleak/Casco Viejo (Metro Bilbaoren eta Euskotrenen Bezeroen Arretarako Bulegoan) Astelehenetik ostiralera: 08:00etatik 20:00etara. Larunbat eta zubietan, 09:00etatik 15:00etara (jaiegunen osteko larunbatetan itxita egongo da). Uztailean eta abuztuan 08:00etatik 15:00etara.
- Bilbobus (Bezeroen Arretarako Bulegoan) Astelehenetik ostiralera: 07:30etik 20:00etara. Larunbatetan 09:00etatik 20:00etara. Igande eta jaiegunetan 09:00etatik 14:00etara.
- Renfe (Bezeroen Arretarako Bulegoan) Astelehenetik ostiralera: 08:00etatik 20:00etara. Astelehenetik ostiralera 08:00etatik 14:00etara (ekainaren 15etik irailaren 15era).
- Areeta (Metro Bilbaoko Bezeroen Arretarako Bulegoan) Astelehenetik ostiralera: 09:00etatik 19:30era. Uztailean 08:00etatik 15:00etara. Abuztuan: itxita
- Ansio (Metro Bilbaoko Bezeroen Arretarako Bulegoan) Astelehenetik ostiralera: 09:00etatik 19:30era. Uztailean 08:00etatik 15:00etara. Abuztuan: itxita.
- UPV/EHU (Gizarte Zientzien Fakultateko eraikineko beheko solairuetan, Bizkaibuseko Bezeroen Arretarako Bulegoan) Astelehenetik ostiralera: 08:00etatik 15:30era. Abuztuan: itxita.
- Herritarren Arretarako Bulegoa (Bizkaibusen Bezeroen Arretarako Bulegoa) Astelehenetik ostiralera: 07:30etik 15:00etara.
- Udal-bulegoak (Bizkaibusen Bezeroen Arretarako Bulegoa) Astelehenetik ostiralera: 07:30etik 15:00etara.
- Euskotren (Bezeroen Arretarako Bulegoan) Astelehenetik ostiralera (lanegunak): 08:00etatik 20:00etara. Uztailean eta abuztuan, astelehenetik ostiralera (lanegunak): 08:00etatik 15:00etara.
- Euskotren (Bezeroei arreta emateko geltokiko bulegoan) Astelehenetik ostiralera: 08:00etatik 20:00etara. Uztailean eta abuztuan, astelehenetik ostiralera: 08:00etatik 15:00etara.
2020-01-28